CEAR Euskadi erakundea - Asociación CEAR Euskadi

CEAR Euskadi erakundea

Helbidea: Kristo kalea 9 bis, 5 48007 Bilbo
Telefono: 944 248 844
E-posta: info@cear-euskadi.org
Web: https://www.cear-euskadi.org/

CEARen historia 1979an hasi zen. Urte hartan, pertsona batzuek, babes bila iristen zirenen egoeragatik kezkatuta, Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordea (CEAR) sortu zuten. Proiektu honen zati txiki bat, CEAR Euskadi erakundea, 1989an jarri zen martxan. Ez zuten baliabide handirik, baina ilusio handia zuten. 1996. urtean, CEAR-Euskadi GKE bihurtu zen, berezko nortasun juridikoarekin.

Etorkin eta errefuxiatuak abegiko gizartean erabat integratu daitezela da bere helburua. Etorkin eta errefuxiatuen inguruko alderik garrantzitsuenak jasotzen dituen integrazio ibilibide osoa lortzeko, erakundeak hainbat zerbitzu garatzen ditu.

25 urte daramatza lanean eta Euskadin erakunde erreferente izaten gizaki guztiek babesa eta asiloa lortzeko duten eskubidea aitortzeko borrokan. CEAR-Euskadin errefuxiatuen, aberrigabeen eta migratzaileen eskubideak defendatzen dituzte, eta horien garapena sustatzen dutehartzen dituzten gizarte berrian.