Bizkaiko Gaztetxoen Koordinakundea

Helbidea: Mandobide 8, 4 (Sarrera, Moraza Plazatik) 48007 BILBO
Telefono: 94-424.58.42
E-posta: koordinakundea@gaztetxoak.eus
Web: http://www.gaztetxoak.eus

Bizkaiko Gaztetxoen Koordinakundea elkartearen helburu nagusia Bizkaiko Gaztetxoen mugimendua suspertzea da. Era berean, Euskadiko gazteen artean astiladia eta boluntariotza piztu nahi du. Koordinakundea 12 taldek osatzen dute, zeinetan tailerrak, irteerak, udalekuak eta auzolandegiak egiten baitiren. Hori guztia. tolerantzia, bakea, kultura eta euskal tradizioen giroan oinarrituta. Taldeetako begiraleek bost eta hamasei urteko umeentzako eta gazteentzako jarduerak euren borondatez antolatzeko eta dinamizatzeko ardura dute.

Bizkaiko Gaztetxoen Koordinakundetik hezkuntza arloan garatu nahi dugunaren xedea kontuan izanik, besteak beste, balio hauek zabaldu nahi ditugu: Euskara, Herri Nortasuna; kontzientzia historiakoa, pentsatzeko askatasuna, erantzukizuna, alkartasuna, besteenganako eta naturarekiko errespetua, kulturen arteko hartu-emanak, sormena, gizarte justizia eta solidaritatea, besteak beste.