Atseden Taldeak elkartea - Asociación Atseden Taldeak

Atseden Taldeak Eskola

Helbidea: Plaza de los Desamparados, 1 - 3º, 01008, Vitoria-Gasteiz (Araba).
Telefono: 945 13 40 83 / 945 12 27 29
E-posta: eskola@atseden.org
Web: https://escuelaatseden.wordpress.com/

Pedagogia global eta partehartzaile baten bitartez, eskola honek Astialdirako begirale eta zuzendari izateko ikastaroak eta monografikoak eskaintzen ditu. Teoria eta praktika uztartuz, edota astialditik hezkuntza ez formala landuz, izen bereko taldea ikaskuntzarako ezinbestekotzat jotzen dute. Atseden Taldeak Eskola mugimenduak:

  • Elizbarrutiko aisialdirako hezkuntza eta animaziorako eskola, 1973. urtean jaio zen, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak babestutako hezkuntza zerbitzua eskainiz.
  • Formakuntza eta espezializazioa eskaintzen die aisialdi hezitzailean barneratu nahi duten pertsonei.
  • Elizbarrutiko eskola moduan, kristau aisialdi talde hezitzaileei, “eraldatzeko hezitzen” filosofiatik abiatuta baloreetan oinarritutako formakuntza askatzaile eta gizarte eraldatzailea eskaintzen du, bere indargunea metodologi partehartzailean jartzen du, taldea lehentasunezko eragile hezitzaile dela kontuan izanik.
  • Heziketa ez formalaren eta boluntariotzaren inguruan jakinmina duen jendearentzat prestakuntzarako gune eta aukera izan nahi du.