Helbidea: Berastegi, 5-5º dpto. 8-9 Abando metro getolkia, Bilbao (Bizkaia)
Telefono: 94 423 72 96
E-posta: aldarte@aldarte.org
Web: http://www.aldarte.org
ALDARTE elkartea 1994ko otsailean sortu zen eta geroztik sexu- eta genero-aniztasunaren esparruan egiten du lan. LGTBI+ kolektiboak jasaten duen tolerantzia ezak eta aurreiritzi sozialek sortzen dituzten arazoei konponbide positiboak bilatu nahi dizkio. Horretarako, arreta, heziketa eta sentikortasun errekurtsoak martxan jartzen ditu eta jendarteari eskaintzen dizkio.
Ildo nagusiak
- Sexu- eta genero-aniztasuna: jendarte parekide baten aldeko apustua egiten dugu, non sexualitatea, gorputzak eta generoak bizitzeko moduengatik inongo bazterketarik ez dagoen. Pertsona guztiekiko errespetuak printzipio gidaria izan behar du.
- LGTBIfobia errotik desagerraraztea genero marko batetik eta ikuspuntu feministatik.
- Giza Eskubideen defentsa ikuspuntu ez bitar eta heteroarautu batetik.
Helburuak
- Zaurgarritasun egoeran dauden LGTBI pertsonen bizi kalitatea hobetzea.
- Edozein espaziotan, ondorio negatiboak izateko arriskurik gabe, LGTBI pertsonen ikusgarritasuna ahalbidetzea.
- Sexualitateak eta pertsonen generoekiko jendartean dauden aurreiritzizko jarrerak aldatzea ahalbidetzen duten heziketa ekintzak bultzatzea eta beharrezkoak diren instrumentuak erraztea.
- Gure jendartean sexu- eta genero-aniztasunaren onarpen sozialean oinarrizko aldaketak posible egiten dituzten sentikortasun kanpainak egitea.