ONG Alboan - Alboan GKEa

Alboan GKEa

Helbidea: Padre Lojendio, 2 - 2º. 48008-Bilbao (Bizkaia).
Telefono: 94 415 11 35
E-posta: alboan@alboan.org
Web: http://www.alboan.org

Alboan GKEa elkarteak Bilbon, Donostian eta Iruñean du egoitza. 1994 an jaio zen, Jesuiten eskutik. Ipar eta Hegoaldeko elkarte eta pertsonen arteko topagunerako plataforma bat da. Esperientzia elkarbanatuetatik abiatuta, itxaropen bera duten pertsonen (kontratatu zein bolondres) lantalde anitza da. Zein da itxaropen hori? Benetazko elkartasunean oinarrituko den mundua eraikitzea posible dela.

Gure lankidetzaren ardatz-gunean gai hauek daude:

  • Kalitateko hezkuntza
  • Ekonomiaren eta ekoizpenaren garapen jasangarri eta ekitatiboa
  • Ekintza humanitarioa behin eta berriz agertzen diren krisieta/span>
  • Baztertutakoen aldeko demokrazia

Zeharkako hiru ardatz hauek txertatzen ditugu gure jardun osoan:

  • Espiritualtasuna giza garapenaren horizonteko alderdi gisa.
  • Emakumeen eta gizonen arteko desberdinkerien aitorpena eta genero-ekitatearekiko konpromisoa.
  • Herritarren parte-hartzea eragin sozial eta politikoa izateko.