Astialdi Hezitzailea Ahotik At 6 - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

25 June, 2009

Ahotik At seigarren zenbakia: Astialdi Hezitzailea

Astialdi hezitzailea da gazteen elkartegintza egituratzen duen ardatz nagusietako bat. Gazteak eta ez hain gazteak, adin, jarrera ideologiko eta baldintza sozial ezberdinetakoak, militante gisa ari dira gizartea aldatzeko lanean euren denbora librean. Gure lurraldearen luze-zabalean, milaka eta milaka haur dabiltza aisialdiko ehunka taldek garatzen dituzten hezkuntza jardueretan. Eraiki dezakegun beste mundu horretara iristeko bideak, besteak beste, honako hauek dira: elkartasun-balioak garatzea, naturarekiko errespetua, hezkidetza, bakearen kultura eta indarkeriarik gabekoa garatzea, herritar eragileak izateko prestakuntza eta abar. Hori landugu dugu Ahotik At seigarren zenbakian: Astialdi Hezitzailea

Militantzia, borondatezko lana, arazo publikoetan parte-hartzea eta antzeko balioak atzeraka doazen garaiotan, lehenik eta behin, poztu egin beharko genuke kolore anitzeko mugimendu horrek daukan indarra eta kemena ikusita, eta gero, egiten duten lan izugarria aitortu, oso gutxitan aintzat hartzen baita duen balio guztian.

Ahotik At bildumako seigarren zenbakia: Astialdi Hezitzailea

Eta, horretaz gain, aurrez publikatu ditugun Ahotik At aleak ere irakur ditzakezu:

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.