"Egin eta desegin” argazki muntai lehiaketa
UNRWA Euskadi-ko (Ekialde Hurbilean dauden Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia) erkidego batzordetik idazten dizugu, urtarrialaren 15etik aurrera Palestinako emakume errefuxiatuen inguruko estereotipoak desegiteko nerabeentzat zuzendutako (12-17 urte) "Egin eta desegin” argazki muntai lehiaketari buruz informazioa jakinarazteko. Oro har, lehiaketaren helburua Euskadiko gizarteak Palestinako emakume errefuxiatuen inguruan dituen aurreiritziak eta usteak apurtzea da. Horretarako, parte hartzaileek  GAZA AMAL: Gazako Zerrendako emakume ausarten istoriotxoak komikiko pertsonaiekin argazki muntai bat egin beharko dute. Horretaz gain, argazkiak aurrerago zerrendatzen diren baieztapen bat edo pare bat islatu beharko ditu, Ekialde Hurbileko eta zehazki, Palestinako emakume errefuxiatuen egoeraren inguruko estereotipoak hauste aldera.
  • Parte hartzaile bakoitzak bere argazki muntaiak aurkezteko epea 2019ko urtarrilaren 15etik martxoaren 15era izango da. (Parte hartzaile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ahalko ditu).
  • Argazkiak formatu digitalean bidaliko dira ondorengo posta helbidera, concurso@unrwa.es. Mezuko gaiean ondorengoa jarri beharko da: Argazki muntai lehiaketa + egilearen bizilekua(herria)+ argazkia aurkezteko erabilitako izengoitia (adib: argazki muntai lehiaketa Bilbo Elena).
Lehiaketaren helburua, oinarriak eta informazioa gure web orrian topa ditzakezu.
"Egin eta desegin” argazki muntai lehiaketa
“Egin eta desegin” argazki muntai lehiaketa

Data: 2019-01-15 | 2019-03-15
Lekua: | Bestela
Ordua: 00:00 | 23:59

UNRWA Euskadi-ko (Ekialde Hurbilean dauden Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia) erkidego batzordetik idazten dizugu, urtarrialaren 15etik aurrera Palestinako emakume errefuxiatuen inguruko estereotipoak desegiteko nerabeentzat zuzendutako (12-17 urte) "Egin eta desegin”… ...
 

Ekitaldia ikustea

#STOPbuloerrefuxiatuak argazki-lehiaketa - UNRWA Euskadi
#STOPbuloerrefuxiatuak argazki-lehiaketa

Data: 2018-09-01 | 2018-11-16
Lekua: | Araba
Ordua: 00:00 | 23:59

UNRWA Euskadik #STOPbuloerrefuxiatuak argazki lehiaketa antolatu du Instagram sare sozialaren bidez  errefuxiatuen eta bereziki, Palestinako eta Ekialde Hurbileko errefuxiatuen inguruko mitoak apurtzeko. Lehiaketa EAEko 12 eta 17 urte bitarteko nerabe eta gazteei… ...
 

Ekitaldia ikustea