Sexberdin Hiruburua - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua
Irailaren 27an LGTBI+ gazte kolektiboaren egoera, zailtasun eta erronketan zentratuz lanketa bat burutuko dugu Sexberdin izeneko Hiruburu baten bitartez. Hiruburua hiru protagonista elkartzen dituen eztabaida-dinamika da: politikariak, teknikariak eta gazteak. Hauetan, gazteontzat interesgarriak diren gaien gainean eztabaidatzen da, hobekuntza proposamenak helburu izanik. Gasteizko Udalaren testuinguru konkretura moldaturik, LGTBI+ gazte kolektiboak bizi duen egoeratik abiatuko gara eztabaidaren bitartez teknikari, politikari zein gazteok egun bizi dituen zailtasun eta erronka nagusiak identifikatzeko. Azken helburua udalaren ekite-mailara egokitutako proposamenak eraikitzea da. 16-30 urte bitarte badituzu eta Aniztasuna gizarteak lantzeko erronka gisa identifikatzen baduzu, Hiruburu hau zuretzat egina dago! Gogoratu! EGKren ekintzetara joateko garraio publikoko gastuak beti ordaintzen dira. Zure autobus, tren, metro… txartel originalak edo internet bitartez jaitsitakoak eta guk erraztuko dizugun gastu orria beteta ematearekin, gastatutakoa bueltan izango duzu.
Sexberdin Hiruburua - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua
Sexberdin Hiruburua

Data: 2017-09-27 | 2017-09-27
Lekua: El Pilar Gizarte Etxean | Araba
Ordua: 17:15 | 19:15

Irailaren 27an LGTBI+ gazte kolektiboaren egoera, zailtasun eta erronketan zentratuz lanketa bat burutuko dugu Sexberdin izeneko Hiruburu baten bitartez. Hiruburua hiru protagonista elkartzen dituen eztabaida-dinamika da: politikariak, teknikariak eta gazteak. Hauetan, gazteontzat… ...
 

Ekitaldia ikustea