Kale antzerkia laborategia Kontadoresen maiatzak 2 eta 9
Kale antzerkia eremu urbanoan eta aire librean gertatzen da. Publikoak ikuskizunaz goza dezake, ordaindu gabe, oihalik gabe, eta aktoreak eta publikoa hurbil-hurbil daude. Hainbat leku izan litezke agertoki: plazak, merkatuak, geltokiak, kaleak... Trapu Zaharra kale antzerki talde beteranoak gidatuta, kale antzerkia egiteko gakoak zeintzuk diren ikasi ahalko dugu. Lehen saioan, antzerki diziplina horren ibilbidea azalduko digute eta, bigarren saioan, euren azken kale antzerki piezaren sormen prozesuaren xehetasunak emango dizkigute.
  • Dinamizatzailea: Trapu Zaharra Antzerki Taldea
  • Datak: maiatzak 2 eta 9
  • Ordutegia: 18:00-20:30
  • Eguna: osteguna
  • Plazak kopurua: 10 pertsona
  • Prezioa: 7,50 €
Hemen dituzu Zirkua laborategian parte hartzeko irizpideak. Eta interesa baduzu, sartu eta eman izena hemen! Informazio gehiago nahi izanez gero edo zalantzarik baldin baduzu idatzi kontadores@donostia.eus helbide elektronikora edo 943483476 deitu telefonora. Eta antolatutako gainerako laborategien informazioa hemen daukazu. Anima zaitez!
Kale antzerkia laborategia Kontadoresen maiatzak 2 eta 9
Kale antzerkia laborategia Kontadoresen

Data: 2019-05-02 | 2019-05-09
Lekua: Kontadores Gazte Zentroa (Pasai San Pedro Hiribidea, 13). Donostia | Gipuzkoa
Ordua: 18:00 | 20:30

Kale antzerkia eremu urbanoan eta aire librean gertatzen da. Publikoak ikuskizunaz goza dezake, ordaindu gabe, oihalik gabe, eta aktoreak eta publikoa hurbil-hurbil daude. Hainbat leku izan litezke agertoki: plazak, merkatuak,… ...
 

Ekitaldia ikustea