Indarkeria matxista nerabezaroan III. jardunaldia. III Jornada sobre violencia machista en la adolescencia - Donostiako Udala
Urriaren 23an, Kontadores Gazte Zentroan (Pasai San Pedro hiribidea 13, Bidebieta) Indarkeria matxista nerabezaroan III. jardunaldia burutuko da goizeko 9:00etan hasi eta 14:00ak arte. Aurten, LGTBIQ+ eta, batez ere, transexualitatearen gaia jorratuko da, indarkeria matxistaren argazki handi horren baitan, gay, lesbiana eta transexualek indarkeria berezitua jasaten baitute bizitzako hainbat esparrutan. Solasaldi nagusia Miguel Missék (Bartzelona, 1986), soziologo eta trans aktibista ezagunak, emango du. Missék bere hitzaldian “LGTB nerabeak” akronimoaren atzeko erronkei buruz hitz egingo du. Hau da, azken urteetan trans nerabeek protagonismo handia hartu dute hezkuntza guneetan, eta horrek erronka dakar ingurukoentzat; izan ere, beraiek laguntzeaz gain, hausnartu behar da sexu eta genero aniztasunak gizarte eraldaketarako eskaintzen duen heziketa aukeraren inguruan. Bestalde, Steilas Hezkuntzako langileen sindikatuko kideek, pedagogia feminista oinarri hartuta, “Genero eta aniztasun sexualerako gidaliburua” aurkeztuko dute, eta horren inguruko lantegi praktiko bat antolatu da parte hartzaileentzat. Bukatzeko, Kattalin Minerrek (Hernani, 1988), gipuzkoar kazetari, idazle eta ekintzaile feministak “MOIO gordetzea ezinezkoa zen” (Elkar, 2019) liburuaren aurkezpena egingo du. Indarkeria matxista nerabezaroan III. jardunaldia doakoa den arren, izena eman behar da lekuaren aforoa dela-eta. IZEN-EMATEA: HEMEN Informazio gehiago nahi baduzu, idatzi mezu bat gazteria@donostia.eus helbide elektronikora edo deitu 943 481909 telefono zenbakira. Egitaraua deskargatzeko aukera duzu hemen KLIK eginez gero.
Indarkeria matxista nerabezaroan III. jardunaldia. III Jornada sobre violencia machista en la adolescencia - Donostiako Udala
Indarkeria matxista nerabezaroan III. jardunaldia

Data: 2019-10-23 | 2019-10-23
Lekua: Pasai San Pedro hiribidea 13, Bidebieta | Gipuzkoa
Ordua: 09:00 | 14:00

Urriaren 23an, Kontadores Gazte Zentroan (Pasai San Pedro hiribidea 13, Bidebieta) Indarkeria matxista nerabezaroan III. jardunaldia burutuko da goizeko 9:00etan hasi eta 14:00ak arte. Aurten, LGTBIQ+ eta, batez ere, transexualitatearen… ...
 

Ekitaldia ikustea

Artearen historia hackeatu laborategia Kontadoresen
Artearen historia hackeatu laborategia Kontadoresen

Data: 2019-05-09 | 2019-05-30
Lekua: Kontadores Gazte Zentroa (Pasai San Pedro Hiribidea, 13). Donostia | Gipuzkoa
Ordua: 20:30 | 10:01

Laborategi honen helburua artearen historiako narratiba hegemonikoa eraldatzea da, gure genealogia transfeministen memoria kolektiboa berreskuratzeko ariketen bidez. Lehenengo saioan, errelato edo kontaketa heteropatriarkalaren arrakalak estaliko ditugu. Iraganik gabe, ez dago… ...
 

Ekitaldia ikustea

Kale antzerkia laborategia Kontadoresen maiatzak 2 eta 9
Kale antzerkia laborategia Kontadoresen

Data: 2019-05-02 | 2019-05-09
Lekua: Kontadores Gazte Zentroa (Pasai San Pedro Hiribidea, 13). Donostia | Gipuzkoa
Ordua: 18:00 | 20:30

Kale antzerkia eremu urbanoan eta aire librean gertatzen da. Publikoak ikuskizunaz goza dezake, ordaindu gabe, oihalik gabe, eta aktoreak eta publikoa hurbil-hurbil daude. Hainbat leku izan litezke agertoki: plazak, merkatuak,… ...
 

Ekitaldia ikustea