Zure ahoa, fundamentalismoen kontra funtsezkoa - Medicus Mundi
“ZURE AHOA, FUNDAMENTALISMOEN KONTRA FUNTSEZKOA” goiburuarekin, IV. Nazioarteko Topaketen berri ematen dizuegu, urriaren 19 eta 20an, Donostiako Tabakaleran antolatuko ditugunak. Bi urteko Topaketa hauek sexu-eskubideen eta ugalketa-eskubideen urraketan fundamentalismo desberdinek gaur egun ere duten eragina aztertu ahal izateko gune bat izan nahi dute. Gizartearentzako arau moduan pentsamendu bakarra eta aldaezina defendatzen  duten fundamentalismoak ikusten ditugu kultura, erlijio, ekonomia edo politikaren adierazpide ugaritan eta horren ondorioak kaltegarriak dira oro har gizakiarentzat eta bereziki emakumearen sexu-eskubideak gauzatzeko jarduenean. Deskargatu programa osoa hemen. Parte hartu nahi baduzu, izena eman dezakezu online formularioa betez, zure izen-abizenak, erakundea (beti ere erakunde batetik bazatoz), helbide elektronikoa eta telefono zenbakia esanez. Informazio gehiagorako: 943 40 47 40 / educ.gipuzkoa@medicusmundi.es Izen-ematea dohainik da Urriak 10 arte! Plaza mugatuak dira! Norbera aldaketaren eragilea delako: Gehitu zure ahoa fundamentalismoen aurka! Zeure zai gaude!
Zure ahoa, fundamentalismoen kontra funtsezkoa - Medicus Mundi
Zure ahoa, fundamentalismoen kontra funtsezkoa

Data: 2017-09-19 | 2017-09-20
Lekua: Tabakalera (Donostia) | Gipuzkoa
Ordua: 11:06 | 11:06

“ZURE AHOA, FUNDAMENTALISMOEN KONTRA FUNTSEZKOA” goiburuarekin, IV. Nazioarteko Topaketen berri ematen dizuegu, urriaren 19 eta 20an, Donostiako Tabakaleran antolatuko ditugunak. Bi urteko Topaketa hauek sexu-eskubideen eta ugalketa-eskubideen urraketan fundamentalismo desberdinek… ...
 

Ekitaldia ikustea