Gazte talde berdinzale batetan zaude? Beldur Barik zure bila ari da!
Udaleko Donostia Gazteriak eta Berdintasunak “Beldur Barik” jarrera sustatzeko tokiko lehiaketa zabaldu dute. Hala, indarkeria sexista eta matxistaren manifestazio anitzak ikusarazten dituzten taldekako proiektu artistikoak aurkezteko aukera izango dute 12 eta 26 urte bitarteko gazteek azaroaren 5 arte www.beldurbarik.eus webgunean. Lehiaketaren xedea da emakumeek jasaten duten bereizkeria egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte adierazpen motak bultzatzea. Lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira. Horrenbestez, “Beldur Barik” proiektuek hau erakutsi behar dute: emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa. Lehiaketan edozein adierazpen artistiko onartuko da, baldin eta euskarri digitalean aurkezten bada: flashmob, errezitatutako poemak edota kameraren aurrean irakurritako hausnarketazko testuak, bideoklipak, argazkiak, fotonobelak, lipdubak, dantzak, etab.

Zer balioetsiko da

Lanen balorazioan honako hauek hartuko dira kontuan: mezuaren kalitatea (nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen konpromisoa matxismoaren aurka); originaltasuna; begiraden irekiera gazteek beraien egunerokoan bizi dituzten indarkeriaren adierazpenak identifikatzerako orduan; aurkeztutako irtenbidearen ikuspegia eta tonua; eta, euskararen erabilera.

Kategoriak eta sariak

Lehiaketaren hiru kategoriak adinean oinarritzen dira: 1. kategoria: 2006an eta 2007an jaiotakoak (2019an 12 edo 13 urte beteko dituztenak). 2. kategoria: 2001 eta 2005 bitartean jaiotakoak (2019an 14-18 urte beteko dituztenak). 3. kategoria: 1993 eta 2000 bitartean jaiotakoak (2019an 19-26 urte beteko dituztenak). Sariei dagokienez, lehenengo eta bigarren kategorietan honako hau irabaziko dute: tokiko lehiaketan hirian ospatuko den kirol ekitaldi edo ekitaldi kultural batera joateko sarrerak. Azkenik, hirugarrenean, 300€.

Sari banaketa

Epaimahaikideen emaitza azaroaren 22an emango da ezagutzera sari banaketa ekitaldian.

Oinarriak

[PDF] Donostiako Udalak antolatutako Beldur Barik lehiaketa
Gazte talde berdinzale batetan zaude? Beldur Barik zure bila ari da!
Beldur Barik lehiaketa Donostian

Data: 2019-09-19 | 2019-11-05
Lekua: | Gipuzkoa
Ordua: 00:00 | 23:59

Udaleko Donostia Gazteriak eta Berdintasunak “Beldur Barik” jarrera sustatzeko tokiko lehiaketa zabaldu dute. Hala, indarkeria sexista eta matxistaren manifestazio anitzak ikusarazten dituzten taldekako proiektu artistikoak aurkezteko aukera izango dute 12… ...
 

Ekitaldia ikustea

Badatoz 2017ko #GazteOlinpiadak ! Euskadiko Gazteriaren Kontseilua
Badatoz #GazteOlinpiadak !

Data: 2017-09-16 | 2017-09-16
Lekua: Antiguako frontoia (Donostia) | Gipuzkoa
Ordua: 10:00 | 13:30

Urtero bezala Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) antolatu duen #GazteOlinpiadak ekimenean parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Kirola, parte-hartzea eta inklusioa uztartzen dituen jaia, aurten Donostian ospatuko dugu Irailaren 16an. Bertan kirolaz… ...
 

Ekitaldia ikustea