Agenda Euskadi Basque Country 2030

6 November, 2019

Agenda Euskadi Basque Country 2030

Eusko Jaurlaritzak, eta UNICEFek, zeinaren idazkaritza teknikoa EDE Fundazioak egiten duen, Euskalduna Jauregian jardunaldia antolatu dute azaroaren 16an. 15 eta 26 urte bitartean badituzu eta Agenda 2030 eta ODSak interesekoak badituzu, hau da zure aukera: Agenda Euskadi Basque Country 2030. Eman izena hemen!

Helburua profil ezberdinetako jendea batzea da ODSen gainean lan egiteko talde txikietan. Bertan izango dira nazioarteko adituak. Izen-ematea zein bazkaria doakoak dira.

Aurreikusitako programa

8:30-9:00 Akreditazioak
9:00-9.30 Inaugurazioa
9:30-10:30 Club Class:
Zer dira ODSk eta zer da Agenda 2030? IRENE EZQUERRA LÁZARO Giza Garapenerako Teknologiaren Berrikuntza Zentroaren integrazio-taldea (itdUPM)·
10:30-10:45 Coffee Break
10:45-12:15 Workshop 1: Aitortu
12:15-12:45 Osoko bilkura
12:45-14:15 Workshop 2: Kolaboratu
14:15-15:30 Bazkaria
15:30-15:45 Energizer
15:45-17:15 Workshop 3: Konprometitu
17:15-17:55 Osoko bilkura

Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda

Pertsonen, planetaren eta oparotasunaren aldeko ekintza plana da, bake unibertsala eta justiziarako sarbidea indartzeko asmoa ere baduena. Agendak 17 helburu planteatzen ditu, 169 helburu integratu eta zatiezinekin, ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-esparruak barne hartzen dituztenak. Agendak konpromiso komun eta unibertsala eskatzen du, eta horretan gazteek asko dute egiteko eta esateko: Agenda ezagutuz eta konektatuz, gazteek irtenbide berritzaile eta inklusibo berriak aurkitzeko eta garatzeko proposatzen dute eta konpromisoa hartzen dute.

Goals Power Lab (GPL)

2030 Agendaren inguruan gazteen ezagutza eta konpromisoa sustatzea helburu duten partaidetza guneak dira, horrela gure errealitatea eraldatzeko eta etorkizuna eraikitzeko. Power Lab Euskadiko gazteei zuzendutako partaidetza eta hausnarketa gunea da, 2030 Agendarekiko ezagutza, sentsibilizazioa eta konpromisoa sustatzeko. Egun batez, honako hauen inguruan lan egingo dugu:

Zer dira ODSak eta zer da 2030 Agenda?

  • AITORTZEA. Tokiko lurraldeen aurrerabideari eta ongizateari dagokienez ODSen konpromisoei eta onurei buruz eztabaidatzea.
  • KOLABORATU. Gazte eta eragileen arteko lankidetza-estrategia bat eraikitzea, 2030 Agenda ezartzearen aldeko gizarte-ingurunea sortzeko.
  • KONPROMETITU. Agenda 2030 sozializatzeko eta hedatzeko mekanismoak eztabaidatzea eta hitzartzea, tokiko inguruneetan OSDak biral bilakatzeko mezuak eta metodologiak landuz.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.