13 December, 2021

AGENDA 2030 teknikari lanposturako lan-deialdia

Agenda 2030 eta garapen jasangarrirako helburuekin lotutako proiektu eta prozesuak garatzeko gai baldin bazara hau da zure aukera. Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik  (EGK)  Agenda 2030 teknikari lanposturako lan-deialdia eskaintzen dizugu. Teknikariak, lan arloari dagozkion proiektuak eta ekimenak diseinatu, aurrera eraman eta ebaluatu beharko ditu. Elkarte, eragile, talde eta gazte-parte-hartzaileekin harreman zuzena izango du. Hala ere, erakunde publikoekin bitartekaritza eta elkarlanean egongo da. Gaiari buruzko ezagutzak badituzu eta zure burua prest ikusten baldin baduzu, aukera paregabea da hau!

Izan ere agenda 2030 teknikari bila gabiltza!  Jardunaldi osoko eskaintza da. Lanpostua Bilboko egoitzan egin beharko da, lan eremua Euskadi osoan izango da. Era berean, besteak beste, hautagaiak 30 urte baino gutxiago izan behar ditu eta Euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiteko eta idazteko maila altua. Eskaintzaren zehaztasunak, lanpostuaren ezaugarriak, eskatu eta baloratzen direnak albiste amaieran topatuko duzun PDFan adierazita daude.

Prozesuan kontuan hartzeko hainbat data

Hauek izango dira prozesuan kontuan hartu izateko hainbat data:

  • Motibazio gutuna eta curriculumen bidalketa, abenduak 19 arte.
  • Froga idatzia nork egin behar duenaren jakinarazpena, abenduaren 21ean.
  • Froga Idatzia Bilbon, abenduak 22.
  • Elkarrizketa nork egin behar duenaren jakinarazpena, abenduaren 28an.
  • Elkarrizketa eguna, urtarrilak 3 online.
  • Lanean aritzeko hautatuaren jakinarazpena, urtarrilak 5.
  • Lanean hasteko data, urtarrilak 10.

Jarraian duzu lan-deialdia bere osotasunean. Edozein zalantza izanez gero jar zaitez harremanetan gurekin.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.