7 February, 2023

2030 AGENDA IKASTAROA

EGK 2030 Agendaren inguruko formakuntzak eskaintzen hasi da, interesa izan dezakeen edozein gazteri bideratuak.

2030 Agenda munduan bizi dugun krisi egoerari aurre egiteko tresnetariko bat da. Munduko 193 herrialdek onartutako 17 helburu eta 169 jomugaz osatutako Garapen Jasangarriko Helburuak lortzeko bidea erakusten digu 2030 Agenda honek.

2030 Agenda berezitasuna, erakundeez gaindiko agenda da. Honek esan nahi du guztiok izan behar dugula kontuan 17 helburu horiek lortzeko bidea, inor atzean geldi ez dadin.

Horregatik garrantzitsua da gazteok ere 2030 Agenda zer den eta berau garatzeko bideak eta estrategiak zeintzuk diren ezagutzea. Guztiok egiten dugu lan 2030 Agenda lortzeko, eta lan hori gure artean antolatu eta koordinatzeko ezagutzak garatu behar ditugu.

Hori dela eta, EGK-k 2030 Agenda inguruko 7 orduko formakuntza prestatu du, bi saiotan banatuta, Eusko Jaurlaritzarekin batera, “Eskailera berri bat” izeneko programaren barruan. Formakuntzaren bukaeran 2030 Agendaren inguruko ikastaroaren asistentzia ziurtagiria emango da.

Ikastaroaren data: 

Martxoak 10, ostirala, 17:00etatik 20:30etara.

Martxoak 11, larunbata, 10:00etatik 13:30etara.

Lekua:

La Perrera  eraikina-Sabino Arana 50, Basurto-Bilbo. 

PDF honetan aurkituko duzu formakuntzaren informazio guztia.

Formakuntza honetan interesik izanez gero, jarri harremanetan agenda2030@egk.eus helbidearekin edo deitu  688 780 178/94 443 61 43 telefonoetara (Jon).

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.