-
Gazte boluntarioek urtean zehar egiten duten ekimenen garrantzia goraipatu dugu, hau baita astialdiaren bermea eta funtsa
Bizkaiko Foru Aldundiarekin (BFA) eta Bizkaiko Astialdi Foroko elkarteekin batera 2018ko udako kanpaina aurkeztu dugu hedabide aurrean.
Astialdi Foroa EAEko hainbat elkarte eta eragileren elkarlanerako gunea da eta lurralde bakoitzean talde autonomo bezala funtzionatzen du. Lantalde honek, Euskadiko Astialdiaren garapena bultzatzea du helburu, elkarren arteko koordinazio-bitartekaritza, ekimenen oinarrizko aholkularitza, elkarren arteko hausnarketa, formazioa eta sentsibilizazioa abiapuntutzat hartuta.
Urtean zehar egiten den lanari esker, udako eskaintza sortzen da, nola ez, BFAren laguntzarekin eta boluntarioen esfortzua eta konpromisoarekin. Eskaintzen den aukera zabala eta anitza da. Horrela, udako ekintzak urtean zehar egindako lanaren isla bilakatzen dira.
Aurten, Bizkaiko Astialdi Foroa osatzen duten 14 elkartek, 58 opor-jarduera antolatu dituzte (ekainaren 23tik abuztura arte), guztira 3000 plaza inguru eskainiko dutenak. Horrela, ia 2700 familiek udaleku, topaketa eta bestelako ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute. Hau guztia, 400 boluntarioei esker jarriko da abian. Hala ere, Astialdi Foroak datu hauek errealitatearen parte bat baino ez dira, izan ere, Bizkaiko elkartegintza oso aberatsa da.
Astialdiak familiei kontziliazio bermatzeko aukera eskaintzen dute elkarteek, aniztasunari erantzuteaz gain. Gainera, parte hartzeko aukera edozein ume eta gazteentzako zabalik dago eta giza inklusioa bultzatzen da.
Astialdi Forotik “ume, familia eta begiraleentzako esperientzia eraldatzailea” azpimarratu nahi da. Era berean, “gizartea hobetzeko” lanabes gisa ere balio duela adierazten da. Izan ere, balioz beteriko hezkuntzak, esperientzia eraldatzailea izatea ahalbidetzen du.
Eskaintzaren abiapuntua “baloreetan oinarritutako hezkuntza” da eta “errespetua, tolerantzia, elkarlana eta enpatia” bezalako baloreak ikuspegi ludiko-didaktiko batetik jorratzen ditu.
Balioz beteriko astialdia
Azkenik, nabarmendu dugu “urtean zehar lan egiten duten hezitzaileen ahaleginak funtsezkoak” direla udako ekintzak aurrera eramateko. Hezitzaile boluntarioek ”konpromisoz, gaitasunarekin eta dedikazioz” bideratzen baitituzte ekintzak eta “kalitatezko astialdia” sustatu.
Aipaturiko ekintza hauek honako elkarteei esker izan dira posible: Aisi-hezi fundazioa, Aisiola eskola, Amarauna sarea, Bosko Taldea Euskadi, EDE fundazioa, Euskal Herriko Eskautak, Gaztetxoen Koordinakundea, Gaztetxo Eskola, Gurutze gorria, Itaka Fundazioa, Kiribil Sarea, Kurkudi eskola, Urtxintxa.