#EmakumeakBizikidetzan ekitaldiaren bideo laburra gure webgunean! - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

21 November, 2018

#EmakumeakBizikidetzan ekitaldiaren bideo laburra gure webgunean!

Orain dela hilabete batzuk, zehazki irailaren 20an, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) #EmakumeakBizikidetzan ekitaldia burutu genuen Nazioarteko Bakearen Egunaren omenez. Orduan kontatu genizuen bezala, ekitaldi horren helburu nagusia emakumeek anitza den gizarte baten bizikidetza errealitate bilakatzeko dituzten erronkak identifikatzea izan zen.

Horretarako, emakume gazte batzuk haien esperientzian oinarritutako testigantzak elkarbanatu zituzten publikoko pertsonekin. Hauek musikarekin izan ziren uztartuak eta bukatzeko, testigantza horiek sortutako gogoeten elkartrukea egin zen World Te dinamika parte-hartzailearen bidez.

Egun hartan bildutako ekarpen eta ondorioak jasotzen dituen ondorio-txosten bat eta ekitaldian jorratutakoa laburtzen duen bideo bat prestatzen ari gara, hemendik gutxira zuekin elkarbanatuko ditugunak. Bitartean, egun hartan egindakoa islatzen duen bideo laburra egin dugu eta ikus dezazuen zabaltzen dugu gaur.


Adi egon abenduan aterako ditugun txosten eta bideo luzeari!

Gaia honen inguruan galdera edo ekarpenik egitea nahiko bazenu, jarri zaitez gurekin kontaktuan! bakea@egk.eus / berdintasuna@egk.eus helbidetara idatziz edo 943429767 / 944436143 telefono zenbakietara deituz.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.