EAPNrekin aukera gutxiko gazteen barne- eta parte-hartzea landuko dugu

23 November, 2016

EAPNrekin aukera gutxien dituzten gazteen barne-hartze eta parte-hartzerako proposamenak lantzeko deialdia

Jaio zarela jaio zaren lekuan, zure bizitza proiektua Europan egin nahi baldin baduzu… Parte-hartzera deitzen zaitugu! Abenduaren 1ean EAPNrekin batera (Pobrezia eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Europar Sarea) Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) topaketa bat antolatu du San Frantziskoko Udaltegian (Mariaren Bihotza plaza, z/g – 48003 Bilbo). Zita 16:30etik 18:30ak arte izango da.

Interesa duen edozein gazte hurbil daiteke topaketara aukera gutxien dituzten gazteen (etorkinak eta euskaldunak) barne-hartze eta parte-hartzerako proposamenak lantzera. Besteak beste, honelako galderak erantzuten saiatuko gara:

  • Zeintzuk dira zailtasunak? Zeintzuk gaitasunak?
  • Nola erraztu dezakegu bide hori Euskadi zein Europa mailan modu zuzenago batean parte-hartu dezaten?
  • EGK-k zerbait egin dezake?

Guzti hau Dialogo Estructurado izeneko proiektuaren barnean antolatzen da. Zer den ba al dakizu? Irakurri gehiago lasterbide honetan.

Interesa baldin baduzu edota etortzekoa bazara idatzi partehartze@egk.org helbidera edota deitu 945220601 telefonora.

EAPNrekin aukera gutxien dituzten gazteen barne-hartze eta parte-hartzerako proposamenak lantzeko deialdia

 

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.