Zatoz #Plazandre topaketara! - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Zatoz #Plazandre topaketara! Urriak 31n Bilbon

Patriarkatuak emakumeak eremu pribatuan mantendu izan ditu historikoki. Zentzu honetan, emakumeek espazio publikoa hartu izan dutenean edota jendaurreko jarduna burutu dutenean, balioespena lortu behar izan dute egitura horren aurka joan ahal izateko. Hori dela eta, oraindik ere, gizonezkoak dira espazio publikoetako epizentroa. Plazagizonak alegia. Errealitate honi erreparatzeko eta emakumeek espazio publikoan dituzten parte hartzeko esperientziak biltzeko urriaren 31n Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta Emakunderen laguntzarekin #Plazandre ekitaldia burutuko du.

Esperientziak irakurtzen!

Ekitaldi honen bitartez emakumeek bizitako esperientziak eta, topatutako arazo eta oztopoak identifikatu nahi ditugu. Nola? Giza Liburutegien metodologiaren bitartez.

Giza Liburutegiak pertsonen istorioak ‘irakurtzeko’ eta ezagutzeko espazioak dira. Horrela, normalean elkarrizketa bat izango ez zenuen pertsonekin hitz egiteko aukera bat eskaintzen da. Hainbat profiletako 9 emakumek (bertsolariak, abeslariak, idazleak, kazetariak…) euren bizipenak kontatuko dituzte espazio intimo batean eta entzuleek protagonistei aditu, galdetu eta iritzia emateko aukera izango dute.

#Plazandre

Egitaraua

  • 18:00 Ekitaldiaren ongi etorria eta aurkezpena.
  • 18:15 Gonbidatuekin solasaldia (Giza Liburutegiak).
  • 19:15 Atsedena.
  • 19:25 Ondorioei buruzko eztabaida

Ekitaldian parte hartzeko gogoa baduzu eta gai honekiko gogoetak gurekin elkarbanatzeko interesa baduzu ez galdu aukera! Etor zaitez! FORMULARIO hau bete behar duzu izena emateko. Mugi zaitez, plazak mugatuak dira eta!

Gogoratu! EGK-ko ekitaldiak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. EGKren ekintzetara joateko garraio publikoko gastuak beti ordaintzen dira. Zure autobus, tren, metro… txartel originalak edo Internet bitartez jaitsitakoak eta guk erraztuko dizugun gastu orria beteta ematearekin, gastatutakoa bueltan izango duzu.

Edozein zalantza izanez gero, jarri zaitez gurekin kontaktuan! berdintasuna@egk.org helbidera idatziz edo  944436143 telefono zenbakira deituz.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.