Sesión del grupo de trabajo Gazterpe

Parte-hartze lan-arlorako lan deialdia

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Parte-hartze lan-arlorako lan-deialdia zabaldu du teknikari lanposturako. Gizarte eta politika publikoetan euskal gazteriaren parte-hartzearen alde lan egin nahi baduzu aukera paregabea zuretzat.

Jardunaldi osoko urtebeteko eskaintza da, luzatzeko aukerarekin. Orain arte bezala, lanpostua Gasteizko egoitzan egin beharko da lan eremua Euskadi osoa izango da. Era berean, besteak beste, hautagaiak 30 urte baino gutxiago izan behar ditu, euskal elkartegintzaren ezagutza eta Euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiteko eta idazteko maila altua. Eskaintzaren zehaztasunak, lanpostuaren ezaugarriak, eskatu eta baloratzen direnak albiste amaieran topatuko duzun PDFan adierazita daude.

Prozesuan kontuan hartzeko hainbat data:

  • Curriculumen bidalketa, abenduaren 23 arte (eguerdiko 12.00ak arte).
  • Froga idatzia nork egin behar duenaren jakinarazpena, abenduaren 28an.
  • Froga idatzia Gasteizen, urtarrilaren 11an.
  • Elkarrizketa nork egin behar duenaren jakinarazpena, urtarrilaren 13an.
  • Elkarrizketa eguna, urtarrilaren 16a.
  • Lanean aritzeko hautatuaren jakinarazpena, urtarrilaren 17an.
  • Ordezkatzeko pertsonarekin bilerak, urtarrilaren 18 eta 19.
  • Lanean hasteko data, urtarrilaren 23an.

Parte-hartze lan-arloko lan deialdiaEdozein zalantza izanez gero idatz iezaguzu egk@egk.org helbide elektronikora.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .