Imagen del certificado

Oraindik ez duzu ziurtagiria?

Bere garaian esan genizun bezala, 2016ko martxoaren 1etik beharrezkoa da adingabekoekin lan egiten duten langile edota boluntario guztiek adingabekoekin lan egiteko aurrekari penalen ziurtagiria ateratzea Adingabeak babesteko legeak eta boluntariotza lege berriak eskatzen duten bezala. Helburua adingabekoak babestea da eta arrisku egoerak saihestea.

Oraindik tramitea bete ez baduzu, EGKn ziurtagiria ateratzeko aurreko sarrera osatzen duten aukera berriak topatu ditugu.

Nola lortu ziurtagiria (formularioa)

  • Justiziako Lurralde Gerentzietan. Euskal Herri mailan Bilbon eta Iruñan dute egoitza. Beherago azaltzen diren bi bulego hauetara hurbilduta modu presentzialean egin dezakezu kudeaketa eta ziurtagiria momentuan lortu. Horretarako, formularioa behar den bezala bete eta N.A.Naren fotokopia besterik ez duzu eraman behar.

Ziurtagiria ateratzeko Bilbo eta Iruñako helbideak

  • Gobernuko ordezkaritza eta azpiordezkaritzetan. Bulego bilatzailea esteka honetan duzu. Esaterako, Bilbo eta Iruñako ordezkaritzez gain Gasteizen eta Donostian azpiordezkaritza bulegoak daude (modu presentzialean) eginbeharreko gestioak errazten dituztenak Bilbon zein Iruñara joan behar izatea ekidinez. Hauek dira bulegoak:

Ziurtagiria ateratzeko azpidelegaritzak

  • Posta bidez. Kasu honetan, formularioa behar bezala bete beharko duzu eta honekin batera N.A.N-aren FOTOKOPIA KONPULTSATUA (konpultsatzeko, funtzionario batek egin behar du; udaletxean, udaltzaingoan… ). Gutunazala prest izatean, hartzailea zehaztu behar da:Justiziako Lurralde Gerentziak, Bilbo edo Iruña kasu honetan. Zure eskaera jaso bezain laster SMS bat helduko da zure mugikorrera. bertan ematen dizuten kodearekin zure ziurtagiria lortuko duzu interneten bitartez. PDF dokumentu bat izango da eta behar beste aldiz erabili ahal izango duzu.

 

  • Eusko Jaurlaritzako Zuzenean zerbitzuaren bitartez. Eskaera eusko Jaurlaritzako Zuzenean zerbitzuaren bitartez egin daiteke. Horretarako formularioa behar bezala bete eta N.A.N.aren fotokopia originalarekin batera eraman behar da bertan ziurtatzeko. Zuzenean zerbitzutik helarazten dute eskaera Justiziako Lurralde Gerentziara. OSO GARRANTZITSUA DA HARTZAILEAREN HELBIDEA ZEIN DEN ZEHAZTEA (BILBO edo IRUÑA ) kasu batzuetan madrilera bidali dituzte eskaera eta ez dira heldu. Ziurtagiria lortzeko posta bidez bezala, eskaera jasotzen dutenean zure mugikorrera SMS bat helduko da eta webgunearen bitartez jasotako kodea sartu eta zure ziurtagiria lortuko duzu PDF formatuan beharbeste aldiz inprimatu eta erabiltzeko.

 

  • Internet bitartez. Eskaera on-line egitea da biderik azkarrena baina horretarako N.A.N. irakurgailu bat behar da eta dokumentuaren pasahitza eskura izatea.

10 iruzkin “Oraindik ez duzu ziurtagiria?”

  1. Zuriñe says:

    Kaixo!
    Zuriñe naiz, GazteBizHitzako orientatzailea. Kontsulta bat jaso dugu gai hau dela eta, eta zuen webgunera bideratu dugu, baina formularioaren esteka ez dabilela konturatu naiz, “página no encontrada” azaltzen da guztietan:
    http://bit.ly/1YBuTYw

    Ministerio de Justician ere horrela daukate, aldaketaren bat egingo zuten edo. Bilatu dut eta beste honako estekan topatu dut, badaezpada aldatu nahi duzuen:
    http://bit.ly/2epj4Wr

    Ondo izan

  2. EGK says:

    Kaixo Zuriñe!
    Mila esker abixuagatik, horrelako aldaketak jarraitzea zaila egiten da. Oraintxe bertan aldatuko dugu

  3. ESTIBALITZ KARRERA says:

    Egunon,
    Ikastola batetik idazten dizuet. Langile guztien baimenak ditut beraien izenean nik ateratzeko ziurtagiria baina derrigorrez presentziala izan behar du ala postaz ere egin dezaket?

    1. EGK says:

      Kaixo,

      Natura sexualeko aurrekari penalen ziurtagiriarekin zalantza asko sortu izan dira eta ez zarete lehenengoak ezta azkenak ere. Gainera ikusten dugunagatik zalantza berriak sortzen dira eta guk ere informazioa eguneratzeko beharra daukagu. Hainbat bulegotara deitu egin dugu eta esan digute eskaera kolektiboa Donostian bertan tramitatu dezakezuela maila kolektiboan modu presentzialean. Bestetik, gestioa postaz egiteko asmoa izanez gero, zuzenean Justiziako Lurralde Gerentzia orokorrera jo behar duzue (Bilbo edo Iruñan).

      Justiziako ministerioko webgunean jasota dago eraman beharreko dokumentazio guztia eskera kolektiboa egiteko. Hemen duzu esteka kontsulta nahi baduzu.

      Hala ere gure gomendioa da ezer bidali aurretik edo bulegora hurbildu baino lehen telefonoz deitzea bai Bilboko bulego orokorrera (944245418) edo Donostiako azpi-delegaritzara (943989000)

      Espero dugu informazioa lagungarria izatea!

      Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

  4. Miren says:

    “formularioa” esteka ez dago erbailgarri. Ez dut lortzen ikustea

    1. EGK says:

      Kaixo Miren!

      Bai, gu ere konturatu gara. Ahalik eta azkarren erantzun bat ematen saiatuko gara

  5. gorka says:

    Egunon!
    Zein da adin txikikoek behar duten dokumentua edo akreditazioa? Non lortu dezaket?
    Mila esker

    1. EGK says:

      Egun on,
      Beste pertsona batez ordez tramiteak egiteko, kasu honetan adin txikiko baten izenean ziurtagiria eskatzeko, hau da egin beharrekoa:
      Formularioa bete: albistean agertzen den bezala ezinbestekoa da formularioa betetzea bere datuekin.
      – Adin txikiko pertsonaren NANa aurkeztu, originala edo kopia konpultsatua.
      – Ordezkatuko duen pertsonaren baimena idatziz: bere izenean beharrezko kudeaketak egiteko onarpena ematen diola adierazten duen dokumentua betiere bi aldeen sinadura jasota.

  6. Iñaki Amuategi says:

    Formulario eredua gaztelera hutsez dago, ez dago euskarazko bertsiorik?

    1. EGK says:

      Kaixo Iñaki:

      Formularioarekin arazoak izan ditugu askotan, behin eta berriro ibili izan gara esteka eguneratzen lotura galdu egiten zelako.
      Horiek aldatzerako azkeneko aldian gaztelaniazkoa bi albisteetan errepikatu egin dugu konturatu gabe.

      Hemen daukazu esteka zuzena euskarazko eredura

      Nahiz eta guk tramitazio hau ez kudeatu zuen zalantzak argitzeko prest gaude. Edozein zalantza izanez gero idatzi astialdiforoa@egk.org helbidera edo deitu lasai asko 944436143 telefonora.

      Zuen iruzkinek informazioa egunean izatea laguntzen digute.

      Eskerrik asko idazteagatik eta ondo izan.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.