Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) lan-deialdia zabaldu du Bilboko bulegoan Hezkuntza-teknikari postua betetzeko. Deialdiaren eskaintza, ezaugarriak, eskatu eta baloratuko dena albiste amaieran dagoen PDFan topatuko duzu. Hautagaiek urriaren 6a arte izango dute epea egk@egk.org helbide elektronikora eskatutakoa bidaltzeko: emaileko gaian “Hezkuntza teknikaria”, curriculum dokumentua IzenAbizenak.CV_HEZKUNTZA.pdf/doc. izendatuta eta motibazio gutuna IzenAbizenak.GUTUNA_HEZKUNTZA.pdf/doc bezala izendatuta.
Hauek izango dira prozesuan kontuan hartu izateko hainbat data:
- Curriculumen bidalketa, urriaren 6a arte (eguerdiko 12.00ak arte).
- Froga idatzia nork egin behar duenaren jakinarazpena, urriak 10ean.
- Froga Idatzia Bilbon, urriak 17.
- Elkarrizketa nork egin behar duenaren jakinarazpena, urriaren 23an.
- Elkarrizketa eguna, urriak 24ean.
- Lanean aritzeko hautatuaren jakinarazpena, urriak 25.
- Lanean hasteko data, azaroaren hasieran.