Lan-deialdia Hezkuntza-teknikari postua betetzeko - EGK

Lan-deialdia Hezkuntza-teknikari postua betetzeko

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) lan-deialdia zabaldu du Bilboko bulegoan Hezkuntza-teknikari postua betetzeko. Deialdiaren eskaintza, ezaugarriak,  eskatu eta baloratuko dena albiste amaieran dagoen PDFan topatuko duzu. Hautagaiek urriaren 6a arte izango dute epea egk@egk.org helbide elektronikora eskatutakoa bidaltzeko: emaileko gaian “Hezkuntza teknikaria”, curriculum dokumentua IzenAbizenak.CV_HEZKUNTZA.pdf/doc. izendatuta eta motibazio gutuna IzenAbizenak.GUTUNA_HEZKUNTZA.pdf/doc bezala izendatuta. Hauek izango dira prozesuan kontuan hartu izateko hainbat data:
  • Curriculumen bidalketa, urriaren 6a arte (eguerdiko 12.00ak arte).
  • Froga idatzia nork egin behar duenaren jakinarazpena, urriak 10ean.
  • Froga Idatzia Bilbon, urriak 17.
  • Elkarrizketa nork egin behar duenaren jakinarazpena, urriaren 23an.
  • Elkarrizketa eguna, urriak 24ean.
  • Lanean aritzeko hautatuaren jakinarazpena, urriak 25.
  • Lanean hasteko data, azaroaren hasieran. Hezkuntza-teknikari lanpostua betetzeko lan-deialdia

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.