#IzanZuAldaketa Gazte Boluntarioen topaketa irailaren 27an - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

11 September, 2018

#IzanZuAldaketa Gazte Boluntarioen topaketa irailaren 27an

Gizartean boluntarioek egunero egiten duten lana handia da eta askotan ez da behar bezain beste azpimarratzen. Horregatik, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) datorren ostegunean, irailaren 27an, gazte boluntarioen topaketa egingo dugu Boluntan.

Bizkaiko Foru Aldundiarekin (BFA) elkarlanean, boluntario eta boluntario ohien esperientzia eta testigantzak batu nahi ditugu boluntariotzaren iragana, orainaldia eta etorkizuna aztertzeko. Gure helburua, egindako lana balioesteaz gain, gazte gehiago boluntariotzara animatzea eta boluntariotzaren erronka berriak identifikatzea izango da.

2016an egindako #IzanZuAldaketa kanpainari jarraipena eman nahi diogu ekitaldi honen bitartez, hirugarren sektorean lanean aritzen diren elkarte eta eragileen aitorpena lortzeko. Gazteen ahaleginak eta lanak balioetsi nahi ditugu eta, nola ez, gazteak entzun eta euren testigantza eta esperientziak elkarbanatu.

  • Noiz: Irailak 27 osteguna, 18:00etan
  • Non: Boluntako Ekitaldi Aretoa (Bilbo)

Boluntario izan bazara, une honetan boluntariotzaren bat egiten bazaude, egitea pentsatzen ari bazara edo gaian interesa izanez gero, anima zaitez zure esperientziak konpartitzera! Formulario honetan eman dezakezu izena.

Gogoratu! EGK-ko ekitaldiak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. EGKren ekintzetara joateko garraio publikoko gastuak beti ordaintzen dira. Zure autobus, tren, metro… txartel originalak edo Internet bitartez jaitsitakoak eta guk erraztuko dizugun gastu orria beteta ematearekin, gastatutakoa bueltan izango duzu

Edozein zalantza izanez gero, jarri zaitez gurekin kontaktuan! hezkuntza@egk.org helbidera idatziz edo  944436143 telefono zenbakira deituz.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.