Hezitzaile bezala formatzeko ikastaro bila? Astialdi Foroak dakartza! - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

7 September, 2018

Hezitzaile bezala formatzeko ikastaro bila? Astialdi Foroak izugarriak dakartza!

Hezitzaile bezala formatzeko ikastaro bila? Astialdi Foroak izugarriak dakartza! Ikasturte berria hastera doa eta Astialdi Foroko eskolek eta federazioek ere dena prest dute 2018/2019 ikasturteko ikastaroak abian jartzeko. Eskola gehienek begirale, zuzendari zein gizarte eta kultura sustatzailea izateko formazioa eskaintzen dute, eta duten eskaintza zabalari esker, norbere beharrizan eta erritmora egokitzen diren ikastaroak aurkitzeko aukera dago.

Honakoak dira aurkitu daitezkeen modalitate anitzak: lurraldearen araberakoak, astean zehar edo asteburuetan egiten direnak, goizeko edo arratsaldeko ordutegia dutenak, trinkoak edo estentsiboak direnak eta, urte batean edo bi urtetan zehar atera daitezkeenak. Gainera, guztiak Eusko Jaurlaritzak homologatutako titulazioak dira.

Aurten, ez dago aitzakiarik! Irailean zabaltzen dira izena emateko epeak, nahiz eta eskola bakoitzak bere matrikulazio datak izan. Ikastaroen informazio gehiago www.astialdiforoa.org webgunean bilduta dago.

Bertako eskoletan ikastearen garrantzia

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak koordinatzen duen Bizkaiko Astialdi Foroko eskolek, Bizkaiko eskoletan formatzea balioan jarri nahi dugu. Horregatik, ikastaro hauen informazioa ezagutzera emateko prentsaurrekoa eskaini dugu gaur goizean. Hemen irakur dezakezu hedabideetara bidalitako prentsa-oharra.

[Prentsa-oharra] Astialdiko hezitzaileak formatzeko ikastaroak martxan!

Bertan, Bizkaiko Astialdi Foroko eskoletako arduradunak eta gazteak, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultur zuzendariarekin, Andoni Iturbe, batera, Bizkaiko eskoletan ikastaroak egiteko hainbat arrazoi azalduko dituzte. Izan ere, hauek, gure errealitatera egokitutako gaitasunak eta tresnak bereganatzeko aukera ematen duten ikastaroak dira eta euskararen sustapenarekin harreman estua dute.

Ez galdu aukera, ikastaro oso interesgarriak dira-eta! Bisita ezazu Astialdi Foroaren webgunea informazio gehiagorako.

Ikastaroak antolatu dituzten eskola eta federazioak honakoak dira: Ikas kultur elkartea Aisiola, EDE fundazioa, Gaztetxo eskola, Henry Dunant, Itaka-Eskolapios Iturralde eskola, Kurkudi eskola
eta Urtxintxa eskola.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.