Orain dela hiru urte, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) Bake eta Bizikidetza lantaldea abian jarri genuen. Aurten ere, gazteak gonbidatu nahi zaituztegu lantalde honetara. Lantaldearen saio berria ekainaren 15ean, osteguna, 18:00etan EGKren Donostiako egoitzan (Andia kalea, 11, 1. solairua) burutuko da.
Pasadan izan genuen bileran ondoko gaiak landu ziren:
- Lan-arloaren ibilbidea orain arte: “Gazteak eta Bakea” liburuan agertzen diren proiektuak.
- Lan-ildo berrien definizioa: Giza Eskubide eta Bizikidetzarako erronka berriak (errefuxiatuak, aniztasun kultural eta erlijiosoa, terrorismo internazionala).
- Zein diskurtso dugu gazteok Elkarbizitzaren erronka berrien aurrean? Zeintzuk dira gure proposamenak?
Datozen bileretan Bizikidetza eta Giza Eskubideekin lotutako erronka batzuk lantzen joango gara. Ekainaren 20an Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna dela eta, datorren asteko saioan gai honi buruz gogoeta egingo dugu. Hona hemen solasaldia pizteko galdera batzuk:
- Ezagutzen duzu babesa bilatzeko eskubidea? Nork eta noiz eskatu daiteke?
- Zer da toki seguru bat?
Gaia interesekoa baduzu eta zure bizi-esperientzian oinarritutako zeresan baduzula uste baduzu, animatu eta pasa zaitez hurrengo ostegunean EGKtik! Gogoratu! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) lantaldeak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gainera, EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu. Bertaratzeko asmoa izanez gero idatz iezaguzu bakea@egk.org helbide elektronikora (aforo kontuagatik batez ere).