2017an Parte-hartze lan-arloan hainbat aldaketa ezarriko ditu Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak. Horietan gazteon iritzia biltzeko asmoz, pasa den astean zozketa bana egin genuen sare sozialetan. Saria ABAOrako bi sarrera bikoitz ziren. Ez zinela jabetu? Hemen duzu azalpena!
Facebook bitartez GazteOlinpiadak ekimenari begira bota genuen galdera. 2015eko ekitaldian . Orduan, zer egin genezake 2017rako? Galdera horren erantzuna lortze aldera zein kirol lehenestea nahi duzu? galdetu genuen, aukerak kirol minoritarioak, talde kirolak eta kirol egokituak (aniztasun funtzionala) izanda. Erantzunak denetarikoak izan dira eta berdintasuna nagusitu da. Aukera bakoitzak %33a eraman baitu.
ABAOrako bi sarrera bikoitzen zozketako sarituak
Eta garaileak aipatuta, hemen dituzue zozketako sarituak:
Twitterreko zozketako sarituak:
- Garailea: @EnekoAnder
- Ordezkoa: @50_txentx
Facebookeko zozketako sarituak:
- Garailea: Lar SagSan
- Ordezkoa: Laiene Alcala
Azken aldietan egin dugun bezala (eta hala egiten jarraitzeko asmoa dugu) zozketa zuzenean egin dugu Periscope bitartez. Berriro ere ikusi nahi izanez gero hemen duzu bideoa. Ez da oso kalitate onekoa, hurrengoetarako saiatuko gara hobetzen!
Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Eta gainerakoei, adi ibili gure sare sozialei! Twitter, Facebook edota Instagramen egunerokoaren berriak emateaz gain noizean behin zozketak egiten baititugu.