ABAOrako bi sarrera bikoitzen zozketa

ABAOrako bi sarrera bikoitzen zozketa

2017an Parte-hartze lan-arloan hainbat aldaketa ezarriko ditu Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak. Horietan gazteon iritzia biltzeko asmoz, pasa den astean zozketa bana egin genuen sare sozialetan. Saria ABAOrako bi sarrera bikoitz ziren. Ez zinela jabetu? Hemen duzu azalpena!

Facebook bitartez GazteOlinpiadak ekimenari begira bota genuen galdera. 2015eko ekitaldian . Orduan, zer egin genezake 2017rako? Galdera horren erantzuna lortze aldera zein kirol lehenestea nahi duzu? galdetu genuen, aukerak kirol minoritarioak, talde kirolak eta kirol egokituak (aniztasun funtzionala) izanda. Erantzunak denetarikoak izan dira eta berdintasuna nagusitu da. Aukera bakoitzak %33a eraman baitu.

Twitterren ordea umoreaz baliatu ginen. Tokiok jakinarazi du bertan 2020an izango diren Joko Olinpikoetan Goku izango dela, besteak beste, enbaxadore. Hortik tiraka 2017ko GazteOlinpiadetarako lau enbaxadore proposatu genituen: Superbat, Betizu, Pernando Amezketarra eta Xabineitor. Asko utzi ditugu bidean, tartean Argitxo. Hurrengorako kontuan izango dugu! Kasu honetan garaile nabaria izan dugu
 

 

ABAOrako bi sarrera bikoitzen zozketako sarituak

Eta garaileak aipatuta, hemen dituzue zozketako sarituak:

Twitterreko zozketako sarituak:

  • Garailea: @EnekoAnder
  • Ordezkoa: @50_txentx

Facebookeko zozketako sarituak:

  • Garailea: Lar SagSan
  • Ordezkoa: Laiene Alcala

Azken aldietan egin dugun bezala (eta hala egiten jarraitzeko asmoa dugu) zozketa zuzenean egin dugu Periscope bitartez. Berriro ere ikusi nahi izanez gero hemen duzu bideoa. Ez da oso kalitate onekoa, hurrengoetarako saiatuko gara hobetzen!

Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Eta gainerakoei, adi ibili gure sare sozialei! Twitter, Facebook edota Instagramen egunerokoaren berriak emateaz gain noizean behin zozketak egiten baititugu.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .