Zauriak dokumentala irailaren 29an Hika Ateneon #BazterretikErdira - Documental Zauriak el 29 de septiembre en Hika Ateneo. Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

17 September, 2020

Zauriak dokumentala irailaren 29an Hika Ateneon

  • #BazterretikErdira zine forumeko lehen filma izango da datorren asteartean 18:30ean

  • Eromena, ondoezak eta osasun mentala, ikuspegi feminista batetik hausnartzen ditu

Feminismoa eta LGTBI+ kolektiboarekin zerikusia duten gaiak zeharkakotasunez landu nahi ditugu. Iaz ekin genion #BazterretikErdira zine forumari eta aurten zenbait filmek nola islatu dituzten ikusiko dugu ondoren eztabaidatzeko tartea hartuz. Irailetik abendura izango dira saioak, guztiak Hika Ateneon 18:30ean. Lehena Zauriak dokumentala izango da. Bertaratzeko asmoa baduzu eman izena hemen!

Irailak 29an Maier Irigoienek, Isabel Sáezek eta Iker Oizenek 2019an egindako dokumentala proiektatuko dugu, sufrimendu psikosoziala eta genero bizipenak uztartzen ditu bederatzi emakumeren* errealitatetik abiatuta. Ikuspegi feminista batetik eromena, gaizki-egonak eta osasun mentala lantzen ditu eta abiapuntu hori soilik iraultzailea da. Maria Unanuek Pikara Magazinen dioen bezala “batzuetan, etiketek elkar ulertzen eta sendatzen laguntzen digute. Beste batzuetan estigmatizatu, mugatu eta patologizatu egiten dute”.

Zauriak dokumentala

Zine forum tanda berri hau Zauriak dokumentala hautatuz hasi nahi izan dugu izendatzen ez dena ez delako ikusten, eta ikusten ez dena ez delako existitzen. Bederatzi esperientzia hauek ikusi ostean gaizki-egon psiko-emozionalei buruz hausnartzeko aukera izango dugu datorren irailaren 29an 18:30ean Hika Ateneon. Aurrez ideia bat egin nahi izanez gero hemen daukazu dokumentaleko trailerra.

Eta hau #BazterretikErdira proiektuko lehen zita besterik ez da. Ostean hilero feminismoa eta LGTBI+ kolektiboarekin zerikusia duten gaiak landuko ditugu gazteongan nola eragiten duten aztertzeko. Agendan lekua egiteko hementxe egunak: urriak 27 Rafiki, azaroak 24 Una mujer fantástica eta abenduak 15 Pride.

Osasuna eta segurtasuna bermatuz

Gogoratu! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) ekimen eta proiektuak 16-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gainera, EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu.

COVID-19aren ondorioz bizi dugun errealitatea kontuan izanda eta parte-hartzaile guztien osasuna eta segurtasuna bermatzeko EGKtik zenbait neurri hartu ditugu:

  • Edukiera mugatua denez, izen ematea eskertuko dizuegu esteka honetan edo berdintasuna@egk.eus / 615749929 (Irati). Edozein zalantzarekin lasai galdetu.
  • Ekitaldian zehar musukoa beharrezkoa izango da. Eraman ezean ezingo da parte hartu (betiere osasun arrazoiren batengatik ez bada).
  • Administrazioek har ditzaketen neurri zein aholku eta oharrak jarraitu une oro.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.