Uda iritsi zen orain dela pare bat aste eta horrekin aisialdirako denbora gehiago: kontzertuak, oporrak, txangoak, herri eta hiri askotan jaiak edo musika jaialdiak. Aukerak ez dira gutxi. Jada guztiz sartuak gaude jai giroan. Hainbat jai, hainbat giro. Esaterako, sanferminak Iruñan eta BBK Live musikaldia Kobetamendin. Helburua beti berdina: ondo pasatzea. Eta hor, zoritxarrez oraindik, badago lana egiteko. EGKtik oso argi dugu: uneoro eta ozen #GukEzetz. Udan, jai giroan, oporretan eta edonoiz.
Duela astebete aurkeztu genuen Indarkeria Matxistari #GukEzetz kanpaina. Berdintasun lan-arlotik gidatutako proiektu honen helburua gazteon jarrera argi uztea da. 2016an Indarkeria Matxistaren aurkako protokoloa onartu genuen eta ordutik ia 70 aldiz aktibatu behar izan dugu. Sekulako astakeria iruditzen zaigu, eta, aldatzeko behar eta gogo horretatik dator kanpaina. Kultura arloko aurpegi ezagun zein gazte edo gazte-elkarteen posizionamendu publikoa izan du helburu kanpainak. Hamaika ekarpen, ahots bakarra. Euskadiko gazteok Indarkeria Matxistari #GukEzetz diogu, emakume eta gizonen arteko berdintasunean oinarritutako gizartea dugulako helburu. Oraindik garaiz zaude zure ekarpena bidaltzeko, bai argazki edo bideo bidez