Mugi, BAT eta Barik #ZergArraio! - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

14 June, 2017

Mugi, BAT eta Barik #ZergArraio!

Euskadi mailan indarrean dauden garraio txartelen (Mugi BAT eta Barik) arteko eraginkortasunean aurrerapausoak ematen ari dira, baina txartel bakarraren gaineko berririk ez.

Lau hilabete igaro dira ‘Garraio gastuak aztergai!‘ txostenak argia ikusi zuenetik. Lehenengo pausoa eman genuen, hainbestetan entzundako arazo eta kezkei espazioa eskainiz eta gure egiteko modua bermatuz: proposamen zehatzak jaso, ondoren administrazio eta arduradun politikariei helarazteko. Aurkezpenean aipatu genuen bezala, gaiaren jarraipena egitea zen gure asmoa eta bertan jasotakoa behar den tokira helaraztea. Bigarren pauso hori txostenaren zabalpenenarekin hasi zen eta gaur informazio eguneraketekin eta bilera eskaerekin jarraitzen du.

Oraindik ez dugu gazte askoren eskari eta ametsa den Euskadirako garraio txartel bakarra, baina badakigu hori ez dela egun batetik besterako lorpena.

Iñaki Arriolaren hitzekin harridura

Aurtengo martxoan albisteetan hainbat lerroburu agertu ziren komunikabideetan:La Mugi se podrá utilizar próximamente en el Metro de Bilbao“, “Las tres tarjetas vascas de transporte se usarán en EuskoTren y Metro Bilbao“. Bai Euskotrenen eta Bilboko metroan txartel guztiak uda aurretik baliogarriak izatea zen aurreikuspena.

Gauzak horrela, ekainaren 2an Iñaki Arriolari zuzenean egindako elkarrizketetan entzundako hitzek harritu egin gintuen:“A día de hoy las tarjetas barik, mugi y BAT se pueden utilizar tanto en Metro Bilbao, como en Euskotren, en los tranvías de Bilbao y Vitoria…” Jarraian Mugi zerbitzuarekin eta baita Metro Bilbaoko arreta zerbitzuarekin harremanetan jarri ginen eta jakinarazi ziguten gaur egun Mugi txartela ezin dela Metro Bilbaon erabili, Euskotrenen eta tranbietan ordea hiru txartelak erabilgarriak dira.

Egia da aurrerapauso bat dela Euskadiko lurralde historiko bakoitzean aurkitzen diren txartelak erabilgarriak izatea hainbat garraiobideetan, baina hau ez da benetako konponbidea.Gazteon hitzetan Euskadi mailako garraio txartel bakarra da guztion onurarako aukera (Mugi BAT eta Barik ordez). Bide horretan non ikasi edo bizik ez luke eragingo, deskontu eta mugikortasun eskaintzan guztiok aukera berdinak izanez.

Ze txratel mota erabil daiteke Metro Bilbaon?

Eta hemendik aurrera, zer?

Gogotsu jarraituko dugu instituzioetako ordezkariei mezua helaraziz eta aurrerapausoak emateko eskatuz bide batez Euskadi mailako indar politiko nagusienek haien kanpainan jasotako proposamenak ildo berdinetik joanda indarrak batu dezaten behingoz txartel bakarraren ideia egia bihurtu daiten.

EGK-k #ZergArraio traolaren bitartez gazteon esperientziak, proposamenak eta ideiak jasotzen jarraituko du.

Bitartean hemen informazio eguneratuena txartelen erabilerari dagokionez:

Garraioa Barik BAT Mugi
Metro Bilbao Bai  Bai  Ez
 Euskotren  Bai  Bai  Bai
Tranbiak (Bilbo eta Gasteiz)  Bai  Bai  Bai

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.