Lanpostuan zendu den gaztearen heriotza salatu dugu

5 July, 2019

24 urteko Laudioko gazte langilearen heriotza salatzen dugu

  • Prekarietateak pertsona gazteen bizi baldintzak kaltetzen dituela azaldu du gazte-elkarguneak.

Bilbon, 2019ko uztailaren 5ean.Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) atzo 24 urteko Laudioko gazte bat zendu izana salatu du prentsa-ohar baten bitartez. Langilea uztailaren 4an zendu zen, bertako enpresa baten lanean zebilela. Hedabide batzuen arabera, Laudioko behargina makina batek harrapatu zuenean gertatu zen istripua. Langilea enpresa berean Formakuntza Dualeko jardunean ibilitakoa zen. Gaur ostirala 24 ordutako grebara deitu dute enpresako langileek eta honekin bat 12:00etan manifestazio baterako deia egin dute.

Gazteriaren Kontseiluak bere “atsekabea” adierazi du eta “familia eta lagunei besarkada bat” bidali nahi izan die. “Beste behin ere, gazte batek lanean zegoela bizitza galdu izana” deitoratu du EGK-k. Gazte elkarteen sareak azaldu duenez, “prekarietatea eta lan baldintza kaskarrak lan-istripuen, lan-gaixotasunen eta lan-osasunaren okertzearen zergati zuzen bat dira”.

Hori dela eta, GazteriarenKontseiluak“gazteriaren lanbaldintza prekarioak hobetu ordez, azken urteetan nabarmenki kaskartzen ari direla” ohartarazi du. Horretaz gain, “egoera honek gazteen osasun fisiko eta mentalean eragin kaltegarriak dituela eta lan istripuak zein prekarietatearekin harremana duten gaixotasunak pairatzeko aukerak areagotzen dituela”gehitu du.

Ildo honetan, EGK-k “gazteen lan egoera latza islatzen duten estatistika kezkagarriak” gogoratu ditu:

  • Langabezia: %17,7 (2019ko lehen hiruhilekoan)
  • Behin-behinekotasuna: %47,6 (2017an)
  • Batez besteko soldata: 1093€ (2017)
  • Emakume eta gizon gazteen arteko soldata ezberdintasuna: emakume gazteek 1025€ eta gizon gazteek 1157€

Iturriak: Gazteriaren Euskal Behatokia, Eustat, Observatorio Joven de la Emancipación.

Bestalde, “lan baldintza prekarioen lista honi” normalean estatistikoki neurtzen ez diren beste errealitate batzuk gehitu nahi izan dizkio, hala nola, “gehiegizko lan kargak, ordutegi txarrak, negoziazio kolektiboa oztopatzen duten lanpostuak, ezkutuko ekonomiaren lanpostuak, mugikortasun geografiko handia eta azpikontratazioa”.

Ezegonkortasun eta urrakortasun egoera hau “gazteek duten langabeziaren estaldura txikiagoa eta diru-sarrerak bermatzeko laguntzak jasotzeko dituzten zailtasun handiagoengatik” areagotzen dela azaldu dute. Horrek, “enplegu batzuetan ezartzen diren gehiegizko baldintzen aurrean babesik gabe uzten ditu”. Horrela ba, besteak beste, “osasun estaldura txikitu eta langileria babesik gabe utzi duten azken lan eta osasun erreformen ondorioz, gazteria gero eta egoera txarrago batean dago”.

Lan osasuna eta gazteriaren enpleguaren sustapena

Bestalde, gazteen lana sustatzekogailendudirenestrategiakezdutelaegoerahauhobetzenlagundu dio Kontseiluak. Alde batetik, “kezkagarria da gero eta gehiago kontratazio formula bereziak sustatzea (praktikak, bekaka…). Formula hauek langileen eskubide sozioekonomikoak murriztean oinarritzen dira eta, askotan, ez dute enpresarekiko lan harreman bat ezartzen eta, beraz, egoerahauetanematendirenlanistripuekezdiraestatistikaofizialetanageri”.

Horrela ba, adierazi dute “ez lan emigrazioa eta ezta autoenplegu/ekintzailetza ez daudela gazteak lan eskubide berdinekin enplegu bat lortzeko pentsatuak”. Besteak beste, “estrategia hauei loturiko arrisku asko ez direla azaleratzen” azpimarratu dute.

Hobekuntza-proposamenak

Agertoki honen aurrean, Administrazioari “lan osasunaren arautegia betearazi eta lan ikuskaritzak sustatu ditzala” eskatu dio EGK-k. Horretaz gain, hurrengo neurriak hartu ditzan eskatu dio:

  • Langileria modu larrian kaltetu duten azken lan erreformak bertan behera utzi, lanaren desintentzifikazioa sustatzeko neurriak martxan jarri eta behin-behinekotasuna, azpikontratazioa eta ordu extrak mugatu.
  • Negoziazio kolektiboaren egoera lehengoratu eta gazteriaren parte-hartze sindikal eta laborala sustatu, horretarako baldintza egokiak eta bideak eskainiz.
  • Laneko gaixotasunen antzemate eta prebentzioan Osakidetza eta Osalanen parte- hartze handiagoa, bai eta prekarietatea eta langabeziarekin loturiko gaixotasunetan ere.
  • Kontratazio formula berezien gaineko kontrol eta ikuskaritza gehiago. Horretaz gain, lanpostuak behar duen kualifikazioa eta enpresak langileari eskatzen dion ikasketa eta beharren mailaren arteko oreka sustatzeko neurrien garapena, eta enpresak lanposturako garrantzizkoa den formazioa erraztea, horretarako beharrezko bitartekoak jarriz (denbora eta dirua).
  • Zaintza lanen onarpena eta erregulazioa.
  • Lan jardunaldiaren ordu jaitsiera.

Bere aldetik, GazteriarenKontseiluakgazteekbizidutenlanprekarietateasalatzenjarraitzeko eta “lan-istripuekin amaitu eta gazteen lan osasuna sustatuko duen gizarte ahotsa” artikulatzeko bere konpromisoa berretsi du.

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua – Consejo de la Juventud de Euskadi

“gazteok egina, gazteontzat!”

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.