Atzo Garestik irten zen Korrikaren 21. edizioa eta datorren igandea arte hainbat hiri eta herrietatik igaroko da ‘Aro berriari klika’ egiteko deia zabalduz. Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) pasa den martxoaren 23an bat egin genuen eta, beste hainbat eragilerekin batera, euskararekiko gure egunerokoan dugun konpromisoa berretsi. Ildo horretan, datorren ostegunean, apirilak 11, kilometro bat hartu dugu Bilbon.
- Non: 1688km (Zorrotza Kastrexana errepidea, 88).
- Noiz: Apirilak 11, osteguna, 11:48an (bertan 20 minutu lehenago egoteko eskatu digute).
Animatu eta etorri! Guretzako oso une polita izango da eta zurekin batera bizitzea gustatuko litzaiguke. Gainera, Bilboko lehen kilometroa eramatea tokatu zaigu. Zure ingurukoak ere animatzen badituzu, are hobe! Ez da aukera batere txarra!