Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) EGK-ko 2024 Formakuntza Planaren baitan bere lehenengo formakuntza ekimena aurkeztu du: Nola komunikatu gure elkartearen ekintzak?
Saio honen bitartez, komunikazio digitalari, komunikazio-kanalei edota komunikazioa hobetzeko gakoei buruzko ezagutzak eskuratu ahal izango dira, elkarteek komunikazioari eta sare sozialen erabilerari dagokienez dituzten indarguneak eta ahulguneak aztertzeko espazio bat izango dute eta gako praktikoak bereganatuko dituzte.
Formakuntza maiatzaren 8an izango da eta bi orduko iraupena izango du, 17:30etatik 19:30etara. Saioa EGK-ko Bilboko bulegoan egingo da (Autonomia kalea 44, behea). Izen ematea estekan dagoen galdetegiaren bitartez egin behar da.
Informazio gehiago nahi baldin baduzu, deitu 944436143 / 688676099 (Aitor) telefonoetara edo idatzi partehartze@egk.eus emailera.