Zuk zer uste duzu Gazte Enplegu Planei buruz? Guk hau… Desenplegu tasa izugarriak, kontratu prekarioak bata bestearen atzetik, gaizki ordaindutako praktikak, bekak enpleguaren ordez, gure formakuntzarekin zerikusirik ez duten lanak… gazteon lan egoera benetan kezkagarria da.
Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik, gazte-elkarte ezberdinen topagune anitza garen heinean, gai honen inguruan gazteon ikuspuntuak ematea ezinbestekoa dela uste dugu. Horregatik, Enpleguari buruzko Gazte Taldea abiatu genuen. Topagune honetan, kolektibo eta pertsona ezberdinak biltzen gara, Administrazioak ezartzen dituen neurriak aztertzeko eta proposamenak egiteko.
Dagoeneko hainbat enplegu plan aztertu ditugu. Hemen uzten dizkizuegu gure hausnarketako batzuk. Ea zer iruditzen zaizkizun. Eta, zure ikuspuntua ematera animatzen bazara, ez izan zalantzarik eta bizibaldintzak@egk.org helbidera idatzi edo 945 22 06 01 telefonora deitu eta Amaiarekin hitz egin. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) gazteok lan duin bat dugun eskubidearen alde lan egiten jarraituko dugu.