Gazteon artean erlijio aniztasunik al dago? Eta nola kudeatzen da? Komunikabideetan, kalean, egunerokotasunean oro har gorroto diskurtsoak erabat zabalduta daude, eta islamofobia gizartean dagoen arrazakeriaren isla da. Gazteok zer egin dezakegu horren aurrean?
Gazteriaren ahalduntzea ezinbestekoa da oraingo eta etorkizuneko bizikidetza ereduaren protagonista eta eragile izateko. Bizikidetzaren esparruan gainditzeke dauden eta sortzen ari diren erronken aurrean gazteon ahotsa indartu nahi dugu eta espazio hau gazteon ikuspuntua Administrazioari helarazteko erabiltzen dugu.
Gai hauek interesatzen zaizkizu? Zatoz! Gazte elkarte baten izenean edo modu pertsonalean har dezakezu parte 16-30 urte badituzu.
EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu.
Gogoratu:
- Noiz: Urriaren 5ean, 17:00etan
- Non: Bilboko EGK-ko bulegoan (Autonomia 44, baxua)
Eman izena hemen.
Informazio gehiago email bitartez: bakea@egk.eus
Telefono edo WhatsApp bitartez: 688 73 70 97 (Ainhoa)