Prentsaurreko bat antolatu nahi duzuela baina ez dakizula nondik hasi? Irratian elkarrizketatuko zaituztetela eta begirik ezin itxi zabiltzatela? Egunkarietan ekimen bat iragarri nahi duzuela baina ez dakizuela nora-nola bidali… eta nora-nola ez? Laaaaasai! Zatozte Udako Euskal Unibertsitatea eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin (EGK) “Komunikazio erremedioak” laborategira. Konponbideak bilatuko ditugu.
Irakasleak
Iñaki Landa García. Komunikazioan lizentziatua, EGK-ko Gipuzkoako koordinatzailea, UEUko kidea.
Itsaso Estarrona Elizondo. Kazetaria. EGK-ko komunikazio arduraduna.
Helburuak
- Komunikazioaren ezinbestekotasunaz eztabaidatu.
- Komunikabideen funtzionatzeko era ulertu.
- Komunikabideak baliatzeko tresnak eskaini.
- Komunikazioan ahaldundu / jabetu.
Edukiak
- Euskal Herriko komunikabideen mapa. Nor da eta nola antolatzen da gure jomuga?
- Zertarako eman prentsaurreko bat… eta zertarako ez. Beste aukera batzuk.
- Lekurik onenean momenturik onenean.
- Albistea ‘eginda’ eman (egintzat eman gabe).
- Komunikabideei deialdia. Nori, nola eta noiz.
- Momentua heldu da: prentsaurrekoa. Gakoak.
- Eta gero? (eta aurretik bada, hobe): Kazetariei arreta.
- Kazetari batek deitzen dizu. Elkarrizketa negoziatu.
- Elkarrizketa bat eskaini nahi duzu. Nola ‘saldu produktua’.
- Elkarrizketa bat lotu duzu. Zure ideiak komunikatzeko aholkuak.
- Baliabide erabilgarriak: komunikazio gidak / hedabideen kontaktuak.
Metodologia
- Azalpen teorikoak.
- Talde eztabaidak.
- Banakako ariketak.
- Talde-dinamikak.
Nori zuzendua
Elkarteak, gizarte mugimenduak… eta gaian interesa duten kazetariak eta norbanakoak.
Matrikulaziorako argibideak
Info+ eta izena emateko:
943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati).
Ikastaro honetaz gain, beste asko dituzu aukeran.