21 June, 2024

UDAKO ERRONKA OSASUNGARRIAK

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean gazteei zuzendutako “Udako erronka osasungarriak” ekimena plazaratu du. Bizkaiko gazteen artean udan zehar jarduera osasuntsuak sustatzea da ekimen honen helburua.

Gazteek 9 ekintza osasungarri bete beharko dituzte erronka gainditzeko eta banatuko diren bi sarien zozketan parte hartzeko. Horrekin batera, Bizkaiko Foru Aldundiko politika publikoei ekarpenak egiteko aukera izango dute inkesta baten bitartez.

Erronkak Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko eta Bizkaiko Foru Aldundiko webgune eta sare sozialetan (@gaztekontseilu eta @bizkaiagazteak) eskuragarri egongo dira.

Informazio gehiago nahi baldin baduzu, klikatu hemen, idatzi email bat hezkuntza@egk.eus helbidera edo deitu 688737133 (Ander) telefonora.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.