3 December, 2024

Tratu onen eta babes protokoloen inguruko formakuntza

Eusko Legebiltzarrak onartutako Haur eta Nerabeen Legean, hezkuntza ez-formaleko esparrutan, haur eta nerabeen babeserako protokoloak sortu behar direla ezartzen da, talde barruan gerta daitezkeen edo antzeman daitezkeen tratu onen aurkako egoerei aurre egiteko.

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), hainbat espazioetan identifikatutako kezkei erantzuteko, abenduaren 11n, 17:00etatik 19:30era, La Perrera Espazioan egingo den tratu onen eta babes-protokoloen inguruko formakuntza antolatu du. Saioa UNICEF eta EDE Fundazioko adituek eskainiko dute eta hezkuntza ez-formaleko eragileei zuzenduta dago. Helburu nagusia gai horiei buruz hausnartzeko eta protokolo horien ezarpenaren inguruko inplikazioak ezagutzeko gunea sortzea izango da.

Formakuntzan izena emateko azken eguna abenduaren 10a da, eta izen-ematea galdetegi baten bidez egin behar da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 747442774 (Iratxe) telefonora edo idatzi astialdi@egk.eus helbidera.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.