11 April, 2024

Tratu onen bidean: Haur eta nerabeen babesa astialdiaren esparruan

Eusko Legebiltzarrak onartutako Haur eta Nerabeen Legean, astialdian zein kirolean, haur eta nerabeen babeserako protokoloak sortu behar direla, ezartzen da, taldeen barruan gerta daitezkeen edo antzeman daitezkeen tratu onaren aurkako egoerei aurre egiteko.

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK www.egk.eus  ) dinamizatzen dituen Astialdi Foro ezberdinetan, gai honen inguruko zalantzak agertu dira maiz, eta jakin badakigu, astialdiko begirale gazteen kezka handi bat dela. Hortaz, ekitaldi honen helburua astialdiko begiraleen behar horri erantzutea da, lege honek astialdiko taldeetan dituen inplikazioak ezagutzeko eta eztabaidatzeko gune bat eskainiz.

Ekitaldia apirilaren 23an izango da, 17:00etan, Gasteizko Simone de Beauvoir Elkarteen Etxean. Bertan, UNICEF eta EDE Fundaziotik datozen adituek parte hartuko dute lehenengo atal batean eta gaiaren inguruko gogoeta batzuk jorratuko dira bigarren atalean.

Ekitaldian izena emateko azken aguna apirilaren 19a eta galdetegi baten bitartez burutu behar da.

Informazio gehiago nahi baldin baduzu, deitu 747442774 (Iratxe) telefonora edo idatzi astialdi@egk.eus emailera.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.