“Gazteriaren parte-hartze aktiborantz: Sahara-Euskadi esperientzia-elkartrukea” jardunaldiko ondorioak eskura! Martxoa amaieran, Arabako SEADen Lagunen Elkartearekin batera, “Gazteriaren parte-hartze aktiborantz: Sahara-Euskadi esperientzia-elkartrukea” jardunaldia burutu genuen Gasteizen. Jardunaldiaren helburua nagusia Saharar gazteria eta Euskadiko gazteriaren esperientzia-elkartrukea egitea izan zen, gizartean gazteen parte hartzea handiagoa izatea lagun dezaketen tresnak identifikatzeko. Jardunaldia “Saharako gazteria ahalduntzen” bideoaren proiekzioarekin hasi zen, ondoren gonbidatu berezi batzuekin mahai-inguru bat izan genuen eta azkenik, dinamika parte-hartzaile bat. Egun hartan jorratutako ideiak jasotzen dituen ondorio txosten bat atera dugu. Gehiago jakin nahi? Jo ondorengo estekara!
Zer iruditu zaizu Saharako bidaian izandako esperientzia eta Gasteizen egindako jardunaldia laburtzen dituen ondorio-txostena? EGKrentzat oso aberasgarria izan da eta orain zurekin elkarbanatu nahi dugu. Nola ez, edozein ekarpen, zalantza edo proposamen badaukazu idatzi bakea@egk.org helbidera edo deitu 943 42 97 67 zenbakira.