Gazteok Bizikidetzan ekitaldiko ondorioak - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

9 October, 2017

Gazteok Bizikidetzan ekitaldiko ondorioak

Irailaren 21ean hogei gazte baino gehiagok parte hartu zuten Arriaga plazan Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Bilboko udalarekin duen hitzarmen markoan Nazioarteko Bakearen Eguna ospatzeko antolatutako ekitaldian. Eguna oso polita izan zen guretzat eta are gehiago lortutakoa ikusita. Hemen dituzu Gazteok Bizikidetzan ekitaldiko ondorioak!

Ekitaldi honen helburu nagusia Euskadin etorkizunean Bizikidetza errealitate bilakatzeko egin beharreko aldaketez gogoeta egitea zen. Plataforma Tirante kolektibo artistikoak “Tras la frontera” antzezlanarekin ireki zuen ekintza. Musika eta antzerkia bateratuz, egungo asilo egoerara hurbildu zuten publikoa.

Ondoren gazteek Bizikidetzarekiko duten konpromisoa horma-irudi batean plastikoki islatzen zuten dinamika parte-hartzaile bat burutu zen. Adierazpen artistiko hauek Euskadin bizikidetza gaiari dagokionez gazteek dituzten interesak, kezkak eta erronkak islatzen dituzte. Bukatzeko parte-hartzaile bakoitzak ‘desiren putzuan’ Bizikidetzarekin harremanetan zeukan desira bat ezarri zuen.

Egun hartan ateratako ondorioetako bat izan zen Bizikidetzarako erronka berriei aurre egiteko erantzunak egunerokotasunean eraikitzea beharrezkoa dela. Hori lortzeko gakoa gizarte mailan dagoen identitate, orientazio, jatorri, etnia etab. aniztasuna positiboki eta berdintasunean ‘zaintzea’n dago. “Aniztasuna gizartean integratutako balore bat izatea” parte-hartzaile batek eskatutako desiretako  bat izan zen. Bizikidetzarekiko ondorio eta desira gehiago irakurri nahi? Jo ondoko estekara!

[PDF] #GazteokBizikidetzan ekitaldiko ondorioak. Bilbon irailaren 21ean egina

Gainera, eskuragarri duzue egun hartan ateratako argazki galeria bat eta #GazteokBizikidetzan ekitaldia laburtzen duen bideoa jarraian ikus dezazu!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.