Pobreziaren aurkako nazioarteko astean gaude

15 October, 2012

Pobreziaren aurkako nazioarteko astean gaude

Urriak 15tik 19ra: Murrizketei bai aberastasunean, desberdintasunean eta xahubidean!

Urriaren 17a Pobreziaren eta bazterkeria sozialaren aurkako nazioarteko eguna da. 2005etik gaur arte, pobrezia desagerrarazteko neurri eraginkorrak hartu beharraren premiaz kontzientziatzeko ekintzak garatu izan dira nazioartean, baita gurean ere.

Hala, urriaren 15etik 18ra, Pobreziaren aurkako Astean, ozen altxatuko dugu ahotsa pobrezia eta desberdintasunaren aurka, zehar zenbait kolektibok eta erakundeok Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan antolatu ditugun ekimenen bidez

Jarduerei buruzko informazio guztia eta manifestuak hemen:http://www.ongdeuskadi.org

Murrizketei bai aberastasunean, desberdintasunean eta xahubidean!

Edozein zalantza, ekarpen edo galdera izanez gero idatz iezaguzu helbide elektronikoz edo jar zaitez harremanetan gurekin telefonoz. Ahal dugun neurrian laguntzen saiatuko gara 🙂

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.