Piztu buletina jaio da! Gazteon eta jendarte mugimenduen azken albisteen buletina

24 May, 2012

Piztu buletina jaio da! Gazteon eta jendarte mugimenduen azken albiste eta proposamenak jaso ditzakezu dagoeneko

Piztu buletina jaio da! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) eskutik, gazteon eta jendarte mugimenduen azken albiste eta proposamenak jaso ditzakezu dagoeneko. Gazteon eta gizarte mugimenduen inguruko azken berriak jaso nahiko zenituzke? Orduan, Piztu da zure buletina!

Bi astean behin, gazteon ekimenen inguruko albisteak, komunikabideen lerroburuak eta jendarte mugimenduen agenda proposamenak jaso ahal izango dituzu zure postontzian, bai eta iritzi artikuluak, argitalpenak… Dena Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) eskutik.

…eta gure bi hitz-gakoekin zerikusia duen beste edozer ere! (alegia… gazteak eta elkartegintza).

Harpidetzeko, egin kllik hemen.

Eta, edozein ekarpen edo iradokizun egin nahi baduzu, idatziguzu komunika@egk.eus helbidera.

Laster arte! Ez galdu Piztu! eta eskaitzen duena!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.