Piztu! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) buletin digitala da, bi-hiru astean behin bidaltzen dena eta gazteon egina gazteontzat dena! RECacciona bideo lehiaketaren bozketaren ondoren, orain, ia 2.000 lagunek jasotzen dute buletin hau.
Ze informazio mota jasotzen ditu Piztu! buletinak?
– Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren azken albisteak.
– EGK-ko kide diren elkarteen jardueren berri.
– Bestelako gazte eragileen jardueren berri.
– Komunikabide ezberdinek gazteei buruz eta gazte elkartegintzari buruz argitaratzen dituzten albisteak.
Eta oraindik Piztu! ez baduzu jasotzen, harpidetu zaitez esteka honetan. Buletin hau lehen aldiz jasotzen ari bazara, buletin osoa irakurtzera gonbidatzen zaitugu! Gustukoa ez baduzu, buletinean bertan baja emateko aukera izango duzu baina ziur gaudenez interesgarria irudiko zaizula, uztailean bidaliko dugun hurrengo buletinean elkar ikustea espero dugu.
Eta oraindik ez gaitzazu sare sozialetan jarraitzen? Gogoratu, Facebook, Twitter eta Youtuben ere bagaude!