6 February, 2026

Parte hartu “Erresistentziaren ahotsak” lehiaketan!

2026an, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren 50. urteurrena ospatuko dugu, eta zure sormena eta elkartasuna adieraztera gonbidatu nahi zaitugu, olerki eta bertso lehiaketaren bidez: “Erresistentziaren ahotsak”.

16 eta 30 urte bitartean badituzu, hauxe da saharar herriaren historiari eta borrokari ahotsa emateko aukera!

Nola parte hartu?

  1. Idatzi Saharako erresistentziari, kulturari, historiari edo borrokari buruzko olerki edo bertso bat.
  2. Bidali zure lana zure datuekin bakea@egk.eus helbidera: izen-abizenak, jaioteguna, telefonoa eta harremanetarako helbide elektronikoa.
  3. Lanak edozein hizkuntzatan idatzi daitezke, betiere euskararako edo gaztelariarako itzulpenarekin batera.

Ebaluazioa eta sariak

Hiru irabazle egongo dira, eta bakoitzak bi sarrera jasoko ditu Saharari Kantari kontzerturako:

  • Publikoaren saria Instagramen: boto gehien jasotzen dituen lana. Bozkatzeko aukera otsailak 23an hasiko da eta 24an amaitu.
  • Originaltasunaren saria: barne epaimahai batek aukeratua. Ebazpena otsailaren 25ean argitaratuko da.
  • Hausnarketa onenaren saria: barne epaimahai berak aukeratua. Ebazpena otsailaren 25ean argitaratuko da.

Sariak jasotzeko EGK-ko Bilboko bulegotik (Autonomia 44, behea) pasa beharko dira irabazleak.

Funtsezko datak:

  • Otsailaren 20ra arte (23:59): zure obra bidaltzeko epea.
  • Otsailak 23: Instagrameko bozketa ireki publikoaren sarirako.
  • Otsailak 24: publikoaren irabazlearen ebazpena.
  • Otsailak 25: originaltasunaren eta hausnarketaren irabazleen ebazpena.
  • Otsailaren 28an: Saharari Kantari Kontzertura joatea (Euskalduna Jauregia).

Ez galdu aukera ospakizun honen parte izateko eta saharar herriari elkartasuna adierazteko!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.