Etxebizitza eskuratzea gazteon erronka nagusietako bat bihurtu da. Zailtasun horri, kasu askotan, diskriminazio-egoerak gehitzen zaizkio, arazoa are gehiago larriagotzen dutenak eta gazte askoren aukerak baldintzatzen dituztenak.
Testuinguru horretan, otsailaren 5ean, 18:00etan, Kontadoresen (Donostia) “Nork-Nori-Zer: diskriminazioa alokairuan” proiektuaren aurkezpena egingo da. Ekimen horren helburua da artearen eta hausnarketa sozialaren bidez etxebizitza lortzeko praktika diskriminatzaileak ikusaraztea, aztertzea eta horiei aurre egitea.
Ekitaldian Quan Zhou Wu izango da, proiektuari forma ematen dion komikiaren sortzailea. Bere obraren aurkezpena egingo du eta komikiaren erakusketa gidatuko du, eta, halaber, errealitate horri buruzko begirada artistiko eta konprometitua eskainiko du.
Erakusketak ilustrazioa, narratiba grafikoa eta eduki soziala uztartzen dituen ibilbide bat proposatzen du, kontzientzia sortzeko, pentsamendu kritikoa sustatzeko eta alokairuko diskriminazioaren eta horrek gazteengan duen eraginaren inguruko elkarrizketarako espazioak irekitzeko.
Proiektua webgunean honetan kontsulta daiteke: norknorizer.com, non ekimenaren informazio, material eta testuinguru guztia jasotzen den.
Etxebizitzarako eskubideari buruz ikuspegi artistiko, sozial eta eraldatzailetik hausnartzeko hitzordua dugu, beraz, otsailaren 5ean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 688737097 (Mónica) edo idatzi bakea@egk.eus helbidera.