ZURE ELKARTEA
Irabazi asmorik izan gabe, aniztasunetik eta elkarlanaren balioak oinarri izanda, gazteei zerbitzua ematen dieten hainbat elkartek osatzen dute Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK). Hauek, gainera, arlo desberdinetan dihardute lanean dira: astialdia, emakume gazteen eskubideak, boluntariotza, sindikalismoa, LGTBI+ kolektiboaren beharrizanak, ikasleen ardurak, etab. Proiektu honen parte izan nahi? Hauexek baldintzak:
- EAEko Lurralde batean 50 kide edukitzea eta sinesgarriro ziurtatzea edo gutxienez 500 persona gazteri edo lurralde batean 300 gazteri zerbitzuak ematea.
- Entitateen zentsuan inskribatuta egotea.
DOKUMENTAZIOA
Aipatutako baldintzez gain, ondorengo dokumentazioa entregatu behar da: Elkartearen informazioa bilduko duen EGK fitxa; idazkariak edo lehendakariak izenpeturiko ziurtagiria, inprimakiko datuak egiazkoak direla esanez; Elkarteko kideen edo honek zerbitzuak eskaintzen dizkien pertsonen kopuruaren ziurtagiria, idazkariak edo lehendakariak izenpeturik; elkartearen erroldako inskripzioaren fotokopia eta elkartearen estatutuen fotokopia.
ZALANTZAK
Zalantzaren bat izatekotan, deitu ezazu 945220601 telefonora edo 688676099 mugikorrera, atseginez egingo dizugu eta harrera.