Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) EGK-ko 2024 Formakuntza Planaren baitan bigarren formakuntza ekimena aurkeztu du: Nola txertatu ikuspegi intersekzionala gure elkartean?
Intersekzionalitatea kontzeptu eta esparru teoriko bat da, diskriminazio- eta zapalkuntza-modu desberdinek pertsonen bizitzan nola elkarreragiten duten eta nola gainjartzen diren aztertzeko erabiltzen dena. Intersekzionalitatearen ideia nagusia da pertsonak hainbat zapalkuntza-moduren mende egon daitezkeela aldi berean, eta horiek ez dutela modu isolatuan jokatzen.
Saio honen bitartez, elkarteek haien ekintzetan ikuspegi intersekzionala zelan txertatu ikasi ahal izango dute, eta elkartearen egunerokoan hainbat diskriminazio (arraza, generoa, sexu-orientazioa, aniztasun funtzionala, adina, etab.) jasaten dituzten pertsonen inklusioa, tolerantzia, errespetua… sustatzeko neurriak aplikatzeko gakoak beraganatu ahal izango dituzte.
Formakuntza ekainaren 12an izango da eta bi orduko iraupena izango du, 17:30etatik 19:30etara. Saioa webinar formatuan planteatu da, hau da, online moduan egingo da. Izen ematea estekan dagoen galdetegiaren bitartez egin behar da.
Informazio gehiago nahi baldin baduzu, deitu 944436143 / 688676099 (Aitor) telefonoetara edo idatzi partehartze@egk.eus emailera.
Kaixo!!! Nire lan arlorako interesgarria iruditzen zait formakuntza
Kaixooo Aneee,
izen-ematea zabalik dago, apuntatu zaitez!!!
Eskerrik asko