-
CV eta motibazio gutunak azaroak 23ko 12:00ak arte jasoko ditugu egk@egk.eus Lanpostua Bilbon.
Komunikazio kontuak gustuko dituzu, ikasketak eginda eta lan bila zabiltza? Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) eskaintzen dizugun hau interesekoa izango zaizu orduan. Gure webgunea, barne eta kanpo komunikazioa, sare sozialak, Piztu! buletin digitala eta hedabideekin harremana, besteak beste, kudeatuko dituen pertsonaren bila gabiltza. Eta zuk, nola komunikatu zenuke?
Lanpostua Bilboko bulegoan izango da, baina lan eremua Euskadi osoan. Era berean, gainerako lan-arloekin une oro arituko zara elkarlanean proiektuen zabalpenean (albisteak, prentsa-oharrak, deialdiak, etab. idatziz) zein hauen jarraipenean ere (sareetan oroitu, eragileekin harremana egin, unean uneko jarraipenak, etab.). Besteak beste, honelako albisteak, webgunean topa ditzakezun bestelakoak eta webgunea bera ere zure ardura izango dira.
Eskatzen diren ezaugarriak, lanpostuaren baldintzak eta egin beharrekoak, kontuan izango direnak, etab. jarraian dagoen PDFan irakur ditzakezu. Oso garrantzitsua: 30 urte baino gutxiago izan behar dituzu eta euskara zein gaztelaniaz ondo aritu. Lanpostua Bilboko bulegoan izango da.
EGKren komunikazio teknikari izateko hautagaitza aurkeztu nahi baduzu, bidali zure CVa, motibazio gutuna zein PDFan topatuko duzun Datuen babesaren politika azaroak 23ko 12:00ak aurretik egk@egk.eus helbidera bidali.
Aukeraketa prozesua
Hauek izango dira prozesuan kontuan hartu izateko hainbat data:
- Curriculumen bidalketa, azaroaren 23a arte (eguerdiko 12.00ak arte).
- Idatzizko proba nork egin behar duenaren jakinarazpena, azaroaren 26an.
- Idatzizko proba Bilbon, azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean.
- Elkarrizketa nork egin behar duenaren jakinarazpena, abenduaren 3an.
- Elkarrizketa Bilbon, abenduaren 9an.
- Lanean aritzeko hautatuaren jakinarazpena, abenduaren 11n.
- Lanean hasteko data, 2021ko urtarrilean.
Edozein zalantza izanez gero idatzi deitu 943429767 edo 688675932 (Jon) telefonoetara. Inguruan zabaltzea eskertuko dizugu!